p { margin-bottom: 0.21cm; }a:link { }
Arestian ikusitako egoerakontuan izanda, 10 gomendio eta piko plazaratzen ditugu:
- Banatu egiten duzuna. Gizarte-sareetan komentatu edo estekatu
zure prentsa-oharrak, sailetan edo ikastetxeetan gertatutakoaren
berri edo lorpen garrantzitsuenak. Erakundearen ikuspegi nagusia
taiutzen lagundu. - Irudikatu egiten duzuna. Ikasleak liburutegian,
korridoreetan, zelaietan, kiroldegietan. Irakasleak eskolak ematen
eta ikerlariak laborategietan. Argazki bildumak eta bideoak, etxean
prestatu edo lehiaketak antolatu, edo are errazagoa ere,
komunitateak egiten duena estekatu eta balioetsi. - Erakundearen barruan erabiltzaile goiztiarrak bilatu,
eta beste batzuk lortu (formakuntzaren bitartez, adibidez, edo
hitzaldien bitartez). Horien emango dizute ikus-entzulegoa,
proiekzioa eta berriak. Zehaztu etxe barneko kanalak. Oihartzuna
eman pertsona hauei. Lortu bilkura edo ekitaldi gehienetan zuzenean
mikroblogeatzeko eta argazkiak zein bideoak igotzeko norbait. - Finkatu etiketak eta laburdurak, indartu markaren ezagutza.
- Gutxitan bada ere, erabili beste hizkuntzak. Finkatu ikuspegi
bat beste hiztun komunitateei begira. - Entzun gizarte-sareetan esaten dena. Ospea monitorizatu, eta
taxuzko erantzunak prestatu krisialdietarako. Neurtu zure kanpainen
oihartzuna eta emaria. Diseinatu etxe barneko komunikazio-fluxuak. - Erantzun erabiltzaileen beharrei. Gure merkatua ere
elkarrizketa bat da. Ez dago egunetan erantzun gabe geratu den
galderarena baino irudi pobreagoa. - Antolatu taldeak komunitatearentzat. Erraztu eta balioan
jarri beraien arteko harremana. Facebookeko taldeak eta zaletasun
orriak, LinkedIn-eko taldeak eta orrialdeak, horietara guztietara
zure komunitatea bilduko da, edukin eta mantenu apur bat emanda. Ez
duzu ikasle-ohientzako plataformarik? Sortu gizarte-sareren batean,
eta elkartearekin landu. - Erabili teknika osagarriak neurrian. Barneko atariren batean
agertzen diren berriak automatikoki gizarte-sareetara bidaltzea ondo
legoke, baina internauta askok gutxiesten ditu automatismoak. Eta
kontra norazkoan, etiketa baten azpian esaten dena zure web
orrialdetan txertatzea polita eta erakargarria da, baina inork ez
badu begiratzen, zutaz trufatzeko eragile bihur liteke. - Antolatu ekitaldiak gizarte-sareei begira. Zure
komunitatearekin elkarrizketa bat izateko aukera bat da, eta
Stanford-en bezala
ondo antolatuta emaitza oparoa lor liteke. Badakizu, oihanean
tximinoa dena, berera, baina gorilei begira noizbehinka. - Landu mugikortasuna. Honek beste dekalogo baterako lana
emango du, baina ez ahaztu.