Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Berria Taldeak komertziala behar du Gipuzkoan
Berria Taldeak komertziala behar du Gipuzkoan.*Eskatzen da: - Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea. - Komertzial lanetan esperientzia izatea baloratuko da. - EGA edo haren baliokidea den euskara maila. -Gidabaimena eta autoa izatea. *Eskaintzen da: - Laneko kontratua, gizarte segurantzarekin. - Finkoz eta komisioz osatutako soldata. *Deialdira aurkezteko epea 2018/02/13 artekoa izango da. *Interesa duenak bidali CVa gizabaliabideak@berriataldea.net posta elektronikora, KOM_BT2018 erreferentzia zehaztuz. (Deialdia: https://www.berria.eus/publizitatea/berria/Komertziala_A4.pdf)
Sailkatua object code Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia proiekturako bi teknikari kontratatu nahi ditu.
Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia proiekturako bi teknikari kontratatu nahi ditu. Euskaraldiaren antolakuntza orokorreko lan taldean parte hartuko dute bi teknikariek.Bi lanpostu hauen funtzio zehatzak aurkezten diren hautagaien arabera moldatu ahalko dira, baina besteak beste honako funtzio orokorrei erantzun beharko diete bien artean: komunikazio lanak, koordinazio eta gestio lanak, dinamizazio eta parte hartze proiektuak eta animazio lanak.*Lanposturako oinarrizko eskakizunak: -Taldeen dinamizazioan eskarmentua. -Euskaltzalea izatea eta Euskaltzaleen mugimendua ezagutzea. -Euskara ondo menperatzea. -Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea. -Gidatzeko karneta eta autoa izatea. *Baloratuko da: -Soziolinguistikari buruzko eta hizkuntza plangintzari buruzko ezagutza eta eskarmentua. -Komunikazio ikasketak. -Parte hartze prozesuetan eskarmentua. -Kudeaketarako gaitasuna. -Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea. -Erabakiak hartzeko gaitasuna. -Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna. -Hizkuntzen ezagutza: gaztelera, frantzesa eta ingelesa. -Herriko euskaltzaleen elkartean bazkide izatea. *Lekua: Andoain. *Jardunaldi osoko lana. *Curriculuma otsailaren 12rako bidali behar da beranduenik helbide honetara: lanpoltsa@topagunea.eus
Sailkatua audio/x-realaudio Tafallako ikastolak DBHrako irakasle baten beharra dauka kurtso bukaera arte
Tafallako ikastolak DBHrako irakasle baten beharra dauka kurtso bukaera arte, hurrengo profilarekin: - Giza Zientzian alorreko edozein gradu edo lizentzia. - C1 ingelesean. - EGA ziurtagiria. - Irakaslego Masterra ziurtagiria. - EKI proiektua ezagutzea baloratuko da. *Jardunaldia % 75ekoa izango da eta kontratu mugagaberako aukera egongo da. *Curriculuma ikastola@tafallaikastola.org helbidera bidali otsailaren 5erako eguerdiko ordu biak baino lehen.
Sailkatua Berbaro Elkarteak udan eta urtean zehar hezitzaile moduan lan egiteko lan poltsa ireki du
Udan gurekin lan egin gura duzu? Udan hezitzaile moduan gurekin lan egiteko lan poltsa zabaldu dugu. Hainbat udalekutan parte hartzeko aukera izango duzu eta beste hainbat herri eta gazte ezagutzeko aukera ere bai, kanpaldien, ibiltarien eta udan olgetanen bidez. Urtean zehar aisialdiko ekintzetan izan ditzakegun lan beharrizanei aurre egiteko ere balioko du lan poltsa honek. Gurekin lan egiteko interesa baduzu bete webguneko galdetegia ( https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf9KlYl64u3swRMi2VMqpBt8TYTXH5nbAre-2QxP-lxRq73ww/viewform?c=0&w=1 ) eta ondoren, bidali zure curriculuma aisialdia@berbaro.eus helbidera.
Sailkatua Octet Stream iametzak diseinu lanetarako kontratazio poltsa osatu nahi du
*Eskatzen dena: -Diseinuko/edizioko programa desberdinak menperatzea (Photoshop, Illustrator, Freehand…). -HTML5 eta CSS3 guztiz menperatzea (webak, buletinak eta mugikorrak). -SASS ezagutza. -Bootstrap Framework-a. -Erabilerraztasuna eta irisgarritasuna aplikatzen jakitea. -Wordpress-en inguruko ezagutza. -Euskaraz jakitea. -Egindako lanak erakustea ezinbestekoa da. *Kontuan hartuko dena: -Ilustrazio edo marrazketa lanak. -Animazioak. -Bideo eta audio edizioa menperatzea. -Mugikorretarako framework-en oinarrizko ezagutza: React native edo Ionic framework. -Esperientzia antzeko lanetan. *Eskaintzen dena: -Proiektu berritzaileetan parte-hartzeko aukera. *Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2018ko otsailaren 15a baino lehen, "diseinatzailea" erreferentzia adieraziz.
Sailkatua Octet Stream Musikenek irakasle-hautaketa prozesu publikoa egingo du
Musikenek, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak "Koru zuzendaritza Tailerra" eta "Koru zuzendaritza Teknika" irakasgaietarako irakasle beharrei erantzuteko irakasle-hautaketa prozesu publikoa egingo du. Aurkezteko azken eguna martxoaren 8a da eta argibide guztiak ikusteko sartu ondorengo PDF-ra: http://musikene.eus/wp-content/uploads/Convocatoria_Coro_2018.pdf
Sailkatua Euskaraldiaren dinamizatzailea behar da Zarautzen
Euskaraldiaren dinamizatzailea behar da Zarautzen. Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Zarautzen Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. 10 hilabete eta erdirako lan kontratua eskaintzen da, otsailaren 15ean hasita. Zarauzko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste: -Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…).-Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu eta batzordea osatu edo trinkotu. -Batzordea(k) koordinatu. -Batzordearekin batera, herriko plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…). -Batzordean zehazten diren kudeaketa lanak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak). -Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, batzordeko kideen arteko harremana, herriko izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak). -Ekimenaren aurrekontua kudeatu. -Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu. -Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere. *Curriculumak urtarrilaren 31aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei: -Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz). -Herria eta eskualdea ezagutzea. -Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea. -Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea. -Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia). -Kudeaketarako gaitasuna izatea. -Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…). -Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da. -Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da. *Hautaketa prozesua otsailaren 15erako bukatuta egongo da. *Curriculumak bidali helbide honetara: lanpoltsa@topagunea.eus
Sailkatua Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko praktikak eskaintzen ditu
Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko praktikak eskaintzen ditu. Bertan ondorengo ekintzetan parte hartu ahal izango da, ezagutza botanikoa handituz: -Landare espezie mehatxatuen jarraipen-lan eta kontserbazioan parte hartzea. -Landareak herborizatzeko prozesuan laguntzea: mendian laginak hartzea, identifikatzea eta herborizatzea. -Landare bildumaren mantentze-lanak gertutik ezagutzea: pleguen mantentze lanak, beste herbario batzuekin elkartrukeak, datuak informatizatzea, landare pleguen digitalizatzea, etab. *Praktikak otsaila eta ekaina bitartean egingo da eta ordutegia beharrizanen araberakoa izango da. Mendiko lan egunak eguraldi eta baliabideen arabera zehaztuko dira eta mendiko lan egunetan konpromisoa hartzea ezinbestekoa izango da. Lanerako bulegoa eta Herbarioa Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan aurkitzen dira, Donostian. Mendiko lana Euskal Herriko mendietan garatuko da batez ere. Euskara jakitea lehenetsiko da. *Interesa duenak mesedez bidali dezala curriculuma ondorengo helbidera: amitxelena@aranzadi.eus --Albistearen iturria: http://www.aranzadi.eus/botanica/aranzadi-oferta-practicas-para-la-conservacion-y-conocimiento-de-la-flora-de-euskal-herria?lang=eu
Sailkatua ANBOTO astekariak banatzailea behar du Abadiñon
ANBOTO astekariak ostiralero banatzeko banatzailea behar du Abadiñon. Interesatuak deitu 946816558 telefonora.
Sailkatua Usurbilgo Haur Eskolarako lan poltsa (0 - 3 urte) irekita dago
Usurbilgo Haur Eskolarako lan poltsa (0 - 3 urte) irekita dago. Interesik izanez gero bete ondorengo formularioa. Hona hemen esteka: https://www.udarregi.eus/eu/node/1629