- Info
Ikasleen txokoa - Iragarkiak
-
Administrari lanposturako eskaintza
-
Euskal Idazleen Elkarteak bulegoko administrazioan aritzeko
lanpostu bat bete behar du Donostian duen egoitzan.
Baldintzak:
- Gutxienez 6 hilabeteko behin-behineko lan-kontratua,
behin-betikoa bihurtzeko aukerarekin
- Egunean sei orduko lanaldia, goizeko ordutegian
- Balioaren araberako soldata
Egin beharrekoak:
- Kanpo aholkularitza baten laguntzaz, kontabilitatea eta fakturazioaeramatea
- Bazkide, hornitzaile, administrazio eta finantza erakundeekin
ahozko eta idatzizko harremana
- Elkartetik bultzatzen diren proiektuetan laguntza administratiboa
- Kudeatzailearekin batera aurrekontuak prestatzea
- Diru-laguntzen jarraipena
- Eta oro har, antzerako beste edozein funtzio betetzea
Ezinbestekoa:
- Euskara maila altua. Lana euskaraz egiten da
- Elkarte edo enpresa kontabilitatean bi urteko eskarmentua
- Administrazio arloko teknikaria edo goi teknikaria
- Berehala hasteko prest
Balioztatuko da:
- Elkarteko bazkide izatea
- Hizkuntzen ezagutza
- Excel maila altua eta kontabilitateko tresna informatikoen ezagutza
- Lan-taldean aritzeko gaitasuna
Kurrikulumak aurkezteko::
- Ekainaren 5a arte eie@idazleak.eusedo Elkartearen egoitzan (www.idazleak.eus).
-
Drogetenitturri aldizkariak koordinatzailea behar du.
-
Drogetenitturri aldizkariak koordinatzailea behar du. Baloratuko dena: euskaraduna izatea, ondo idazten jakitea, kazetaritza ikasketak izatea, quark eta photoshop erabiltzen jakitea, Ermuakoa edo Mallabikoa izatea, eta lidergo eta koordinazio gaitasuna izatea. Interesatuek drogeten@gmail.com helbidera bidali beharko dute curriculuma, ekainaren 7a baino lehen.
-
Pixukide bila bilbon
-
-
Pisukide bila
-
Kaixo! 21 eta 22 urteko farmaziako bi ikasle gara, eta pisukide baten bila gabiltza hurrengo ikasturtean Gasteizen bizitzeko. Jende jator eta sinpatikoa gara, parrandan ateratzea gustatzen zaigu. Txukuntasuna baloratuko da.
-
PISUKIDE BILA !!!!
-
Kaixo kaixo!!
2017/18 ikasturterako pisukide bila gabiltza, bi neska gara eta hirugarrengo neska zein mutil bat bilatzen ari gara Gasteizen pisua hartzeko ! Baldintza bakarrak gogotsua eta jatorra izatea dira. Beraz zu, interesaturik bazaude jarri gurekin harremanetan!
-
Pisukide bila Arrasaten
-
19 urteko neska euskalduna naiz, oraindik ziur ez dakidan arren, litekeena da 2017-2018 ikasturtean haur hezkuntza ikasten hastea Eskoriatzan, eta inguru horretan pisu zein pisukideak aurkitzea gustatuko litzaidake. Norbait nire egoera berean badabil nirekin harremanetan jartzea eskertuko nuke.
-
pisu bila bilbon
-
Hiru ikaslerentzako pisu bila gabiltza 2017-2018 ikasteurterako. Pisuak gutxienez hiru logela izatea nahi dugu, eta ahal bada deustu-saninazio inguruan egon dadila.
Harremanetarako: 692574872 edo 77karla77@gmail.com
-
Lehenengo lauhilabeterako 3 pisukide bila Donostin
-
Pedagogiako 3 ikasle gara eta 2017/2018 ikasturteko lehenengo lauhilekorako 3 pertsonaren bila gabiltza, guk bigarrenean egoteko asmoa baitugu. Beraz, Donostin lehenengo lauhilabetean bizi nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan!
-
Pisu bila Gasteizen (3 pertsonakoa)
-
Aupa! Hiru nexka gara pisu bila gabiltzanak Gasteizen, hurrengo ikasturterako (2017-2018). Pisua alokatzen duen norbait ezagutuz gero, faborez jarri gurekin kontaktuan. Esker mila!
-
pisukide bila bilbon
-
Apa! 2017-2018 ikasturterako pisukide bila nabil Bilbon ta 17 urte dazkat.