Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia proiekturako bi teknikari kontratatu nahi ditu.
Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia proiekturako bi teknikari kontratatu nahi ditu. Euskaraldiaren antolakuntza orokorreko lan taldean parte hartuko dute bi teknikariek.Bi lanpostu hauen funtzio zehatzak aurkezten diren hautagaien arabera moldatu ahalko dira, baina besteak beste honako funtzio orokorrei erantzun beharko diete bien artean: komunikazio lanak, koordinazio eta gestio lanak, dinamizazio eta parte hartze proiektuak eta animazio lanak.*Lanposturako oinarrizko eskakizunak: -Taldeen dinamizazioan eskarmentua. -Euskaltzalea izatea eta Euskaltzaleen mugimendua ezagutzea. -Euskara ondo menperatzea. -Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea. -Gidatzeko karneta eta autoa izatea. *Baloratuko da: -Soziolinguistikari buruzko eta hizkuntza plangintzari buruzko ezagutza eta eskarmentua. -Komunikazio ikasketak. -Parte hartze prozesuetan eskarmentua. -Kudeaketarako gaitasuna. -Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea. -Erabakiak hartzeko gaitasuna. -Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna. -Hizkuntzen ezagutza: gaztelera, frantzesa eta ingelesa. -Herriko euskaltzaleen elkartean bazkide izatea. *Lekua: Andoain. *Jardunaldi osoko lana. *Curriculuma otsailaren 12rako bidali behar da beranduenik helbide honetara: lanpoltsa@topagunea.eus
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau