Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua UZEIk ingelesetik euskararako itzultzaileak behar ditu
Datozen hilabeteetan ingelesetik euskararako itzultzaileak beharko ditu UZEIk. Lokalizazioetan esperientzia izatea baloratuko da. Interesa izanez gero, bidali CV eta tarifa helbide honetara uzei@uzei.eus (Iturria: UZEI)
Sailkatua Bi Prozesu ingeniari behar ditu IMHk
Bi Prozesu ingeniari behar ditu IMHk. Haien funtzioa enpresekin zerbitzu eta berrikuntza proiektuetan parte hartzea izango da. *ESKAKIZUNAK: - Ingeniaritza Gradua. -Besteak beste ondoko jakintzak hartuko dira kontuan: +Makina-erremintaren erabilpena (5 ardatzetako mekanizatze-zentroak, tornuak, prozesu aniztasun zentroak). +CAD-CAM-CAE. +Erreminten aukeratzea. +PLCen programazioa eta instalazioa. +Makina-erremintaren sentsorizazioa eta komunikazioak. +Prozesuen automatizazioa. -Euskaraz lan egin eta idazteko gaitasun erabatekoa. -Autonomia. -Komunikatze-gaitasuna. -Lan-esperientzia. -Ingelera maila altua. *Interesatuek bidal dezakete CVa euskaraz (eta gaztelaniaz nahi badute) pfd-n imh[abildua]imh.eus helbidera martxoaren 23 baino lehen.
Sailkatua Octet Stream Udal turismo informazio puntuan aritzeko eta doneztebeko turismo eskaintza garatzeko turismo arloko teknikaria kontratatuko du Doneztebeko Udalak
UDAL TURISMO INFORMAZIO PUNTUAN ARITZEKO ETA DONEZTEBEKO TURISMO ESKAINTZA GARATZEKO DONEZTEBEKO UDALAK TURISMO ARLOAN TEKNIKARI ESPEZIALISTA KONTRATATUKO DU (Aste Santuan eta uztaila eta abuztuan, asteartetik igandera, 5 ordu). *BETEBEHARREKOAK: – 2. mailako Lanbide Heziketa, batxilergo titulua edo baliokidea. – B1 mailako gida baimena. – Adinez nagusia izatea. – Euskara ezagutza (C1/EGA). – Inglesa (B2). *KURRIKULUMAREN BAREMAZIOA (Gehienez ere 20 puntu). 1.-FORMAKUNTZA (Gehienez ere 8 puntu): – Hostalaritza eta Turismo arloko Goi mailako lanbide heziketa titulua edota Turismo arloko diplomatu titulua: 3 puntu. – Lanpostuarekin lotutako 40 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko puntu bat, administrazio publikoek antolatutako edota babestutakoak. – Bertze atzerriko hizkuntza ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri bakoitzeko puntu bat (guttienez B2 mailakoa). 2.-LAN ESPERIENTZIA (Gehienez ere 12 puntu): – Administrazio publikoetan turismo arloan lanaldi osoan aritzeagatik, urte bakoitzeko 2 puntu (gehienez 8 puntu). – Entitate pribatu batean turismo informazio eta kudeaketa alorretan lanaldi osoan aritzeagatik. – Egiaztatutako esperientzia baloratzean urte edo lanaldi osoan egiten ez duen aldiari proportzioan dagokiona emanen zaio. 3.-AURREZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA. – Deialdian parte hartzeko eskabideak Doneztebeko Udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira. Izangaiek kurrikuluma eta eskatutako tituluen egiaztagiriak aurkeztutko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere. Epea: 2018ko martxoaren 5etik martxoaren 14ra bitarte (arratsaldeko 14:00ak arte). – Lan esperientzia egiaztatzeko bizi laboralearen fotokopia edota enpresa ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. *EZAGUTZA TEKNIKOA EGIAZTATZEKO PROBRA (Gehienez ere, 80 puntu) • Non: Doneztebeko liburutegian, martxoaren 19an. • Edukia: Eskualdeko turismo eskaintzari buruzko test moduko galderak (gutxienez erdia gainditu behar da). *EPAMAHAIA: – Lehendakaria: Doneztebeko Alkatea Xanti Uterga Labiano. Ordezkoa: Donezbeko Alkate ordea: Margarita Erdozain Azpilikueta. – 1. Bokala: Doneztebeko Zinegotzia: Leire Ortuoste Garcia. Ordezkoa: Nerea Telletxea Santesteban. – 2. Bokala: Uraren Bailarako Turismo Teknikaria: Irantzu Pastor. Ordezkoa: Cederna Garalurreko Teknikaria: Iñigo Agesta. – Idazkaria: Doneztebeko Idazkaria edo berak izendatutako ordezkoa: Elvira Saez de Jauregui Urdanoz. (lan eskaintza esteka honetan: http://www.doneztebe.eus/es/news/turismo-bulegorako-lan-eskaintza/)
Sailkatua Octet Stream Azkoitiko Senti Osasun Zentroak fisioterapeuta bat behar du
Azkoitiako Senti Osasun Zentroak fisioterapeuta bat behar du ekainetik aurrera amatasun baja bat egiteko, kontratua luzatzeko aukerarekin. Osteopatian, fisioterapia obstetrikoan, pilates eta hipopresiboen formakuntza izatea baloratuko da. Bidali kurrikuluma sentizentroa@gmail.com. Eskerrik asko!
Sailkatua object code Deustuko Unibertsitateak ingeles hizkuntzalaritzako irakasle-ikertzailea behar du
Deustuko Unibertsitateak ingeles hizkuntzalaritzako irakasle-ikertzailea behar du Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Irakasle-ikertzailea, hizkuntzalaritza ingelesean esperientzia duena (fonetika, fonologia, morfosintaxi eta ingelesaren aldagaietan espezializatua, ikuspegi geografiko eta diakronikotik, ahal dela). Berariazko jakintza esparruko irakaskuntza eta ikerketa funtzioak izango ditu, etorkizunean esparru akademikoko kudeaketa arloetakoak ere izan ditzakeelarik. *Titulazioa: -Hizkuntzalaritzako edo antzerako diziplinako doktorea. -Ingeleseko C2 maila izan behar du. Kontuan hartuko dena (merezimenduak): -Esperientzia izatea unibertsitateko irakasle eta ikertzaile lanetan, adierazitako jakintza arloetan. -Tutoretza planetan eta titulazioen koordinazioan parte hartzeko esperientzia. -Kalitatearen Agentzia Ofizial baten (ANECA / UNIBASQ) aldeko ebaluazioa izatea, unibertsitate pribatuko irakasle izateko. -Euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna. -Gaitasun profesionala, irakasteko bokazioa, enpatia, taldean lan egiteko gaitasuna, irakaskuntzan berritzeko motibazioa, egokitzeko gaitasuna duen eta DUko izaera eta misioarekin bat datorren pertsona baten bila gabiltza. *Zer eskaintzen den: Fakultateko eta Unibertsitateko taldean sartzea 2018-2019 ikasturtean (hasiera data: 2018ko irailaren 1a). Lanpostuak lanaldi osoa eskatzen du, Aneca-ren edo Unibasq-en unibertsitate pribatuko irakasle izateko aldeko ebaluazioa edukiz gero. Bestela, DUko barne araudiak aukera ematen duen dedikaziorik gehiena eskainiko da. Interesatuek ondorengo estekako fitxa bete behar dute: http://forms.deusto.es/deusto/pdi-linguistica-inglesa?language=eu
Sailkatua audio/x-realaudio Gasteizko GEU Elkartea euskararen erabilera sustatzeko dinamizatzaile bila dabil
Gasteizko GEU elkarteak, euskararen erabilera sustatzeko garatzen dituen egitasmoak dinamizatzeko lanaldi osoko lanpostua eskaintzen du apirilean hasita urte amaierara bitartean. *ZEREGINAK: -Hiriko eragileei eta bizilagunei elkartearen egitasmoen berri ematea. -Gasteizko euskaltzaleak saretzeko estrategia zehatzak abian jartzea. -Auzo edota esparru profesionalen araberako batzordeak sortu. -Proiektuen urteko plangintza eta kronograma. -Egitasmoen kudeaketa eta eragileen arteko koordinazioa. -Barne eta kanpo komunikazio ardurak. -Egitasmoen ebaluazioa jarraia. *ESKAINTZA: -2018ko apiriletik abendura bitartean jardunaldi osoko kontratua GEU elkartean. -Soldata: 22.500 € gordin urtean eta 2019an kontratua luzatzeko aukera. *ESKAKIZUNAK: -Euskara maila egokia izatea. -Gasteiz ezagutzea. -Harremanetarako eta kudeaketarako gaitasuna. -Taldean lan egiteko prestutasuna izatea. -Lanerako autonomia maila altua eta ordutegi malgutasuna izatea. *BALORATUKO DA: -Kultur egitasmoen kudeaketa eta dinamizazioan eskarmentua. -Gasteizko euskalgintza eta elkartegintza ezagutzea. -GEU elkarteko bazkide izatea. -Prozesu parte hartzaileen dinamizazioan eskarmentua. -Soziolinguistikari buruzko ezagutza -Komunikazio alorreko ezagutza eta eskarmentua. -Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna. -Gidatzeko baimena eta kotxea izatea. *Curriculumak martxoaren 12a baino lehen bidali behar dira info@geuelkartea.eus helbidera. Edozein zalantza izanez gero idatzi info@geuelkartea.eus helbidera edo deitu ondorengo telefono zenbakira 945222153
Sailkatua Data Engineer lanpostua eskaintzen du IK4-Ikerlanek
Data Engineer lanpostua eskaintzen du IK4-Ikerlanek. *EGINKIZUNAK: -Real-timean datu-prozesaketen arkitekturen diseinua.-Sistema industrialetarako Cloud azpiegituren hedapena.-Machine-learning teknologietako ezagutza.-Estatistikan eta datu-meatzaritzan formazioa eta ezagutza izatea.-Industrial arazoei aurre egiteko teknika edo tekniken konbinazio hoberena aukeratzeko gaitasuna izatea. -Programazio-lengoaian ezagutza eta trebetasuna izatea (R, Python SciKit, Spark, MLlib, TensorFlow).-Plataforma digitalen jakite izatea (Azure, Amazon). -Web interfaze aurreratuen garapena. *BETEKIZUNAK: -Informatikan edo bestelako ingeniaritzan doktoretza. -Investigazio proiektuetan esperientzia izatea. -Talde-lanean egiaztatutako esperientzia izatea. -Jarrera aintzat hartuko da. -Diziplina anitzeko lan-taldeetan egoteko prest egotea. *Lanaldi osoa, Arrasaten. Interesatuek bete ondorengo estekako formularioa: http://www.ikerlan.es/eu/lan-eskaintzak/eskaintza/data-engineer
Sailkatua D source code DANOBAT-ek ikerlaria behar du COMPUTER VISION AND IMAGE PROCESSING ARLOAN
DANOBAT-ek behar du IKERLARIA COMPUTER VISION AND IMAGE PROCESSING ARLOAN. *FUNTZIOAK: - Ikergai eta garapen bide berriak irekitzea Ikerketa Taldearen baitan. -Jardueraren eremuan erreferentziazkoak diren agenteak identifikatu eta beraiekin elkarlanean jardutea. -Elkarlanean aritzea proiektuak prestatu eta gauzatzen Administrazio Publiko zein enpresekin, estatu mailan eta nazioartean. -Ikerketa aplikatua eta belaunaldi berriko algoritmoak garatzea irudi prozesamenduan eta fotogramametrian. -Negozio aukera izan daitezkeen eta teknologikoki aurreratuak diren soluzioak planteatzea. -Industriari aplikatutako I+G proiektuak diseinatu eta teknikoki garatzea Machine Vision arloan (Fotogramametria, 3D digitalizazioa, …). *ESKAKIZUNAK: -Formazioa: Doktoretza / Goi Ingeniaritza / Masterra (Informatika-Softwarea/ Telekomunikazioak/ Industria Teknologiak) . -Hizkuntzak: Ingeles maila handia (beste hizkuntza batzuk kontuan hartuko dira). -Frogatu daitekeen eskarmentua gutxienez honako eremu batean: -2D eta/edo 3D Irudi prozesatzea (Machine Vision, Computer Vision, Image Processing). -Software garapena matematika aplikatuan. *Baloratuko da honako ezagutzak edukitzea: -Machine Vision Software, Machine Vision Hardware, Matematika aplikatua, Dimentsio Metrologia, garapen plataformak eta liburutegi espezializatuak menderatzea. Pertsona dinamiko eta erresolutiboa dugu buruan, harremanetarako eta taldean lana egiteko gaitasuna izango duena. *ESKAINTZEN DA: Machine Vision arloan erreferentziazkoa den Ikerketa Taldean lanean hastea eta formazioa. Hasierako formazioa eta garapen profesionala berrikuntza ingurune batean. *Konfidentzialtasuna bermatuta. Interesatuek ondorengo estekan eman izena: https://cv.danobatgroup.com/eu/ofertas/detalles/132
Sailkatua Octet Stream IK4-Tekniker Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko Teknikari lanpostua beteko duen pertsona baten bila dabil
IK4-TEKNIKER Laneko Segurtasun eta Osasuneko eta Ingurumeneko Kudeaketa taldean sartzeko pertsona baten bila dabil. Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloan eta/edo Ingurumen-arloan prestakuntza espezifikoa eta goi-mailako titulua duen pertsona bat behar dugu, eta prebentzioaren arloko hiru espezialitateak biltzen dituen graduondoko bat gauzatu dutenei eta arlo horietan gutxienez 2 urteko esperientzia profesionala dutenei emango zaie lehentasuna. Harremanak ezartzeko komunikazio-gaitasuna izan beharko du, enpatizatzeko gauza izan beharko du, eta asertibitatea argi eta garbi arazoen ebazpen eraikitzailera bideratuta aplikatu beharko du. Ezinbestekoa da euskara ongi jakitea, ahozkoa nahiz idatzizkoa, eta First mailaren pareko maila izan beharko du ingelesez. Lehenbailehen lanean hasteko lanpostua eskaintza dugu, aldi baterako kontratuarekin, baina sendotzeko helburu argiarekin, eta aurkeztutako profilari dagokion ordainsariarekin. 2018-SSL-MA eskaintzari buruzko informazio gehiago eta izen ematea ondorengo estekan: http://www.tekniker.es/eu/lan-eskaintza-laneko-segurtasuna-eta-osasuna-eta-ingurumena-ik4-tekniker
Sailkatua Euskampus Fundazioak fisioterapian tituluduna den pertsona bat behar du
Euskampus Fundazioak fisioterapian tituluduna den pertsona bat behar du lanaldiaren %75erako, “Feasibility and clinical effects of an over-ground walking training intervention with a wearable powered exoskeleton in patients diagnosed of multiple sclerosis” proiektuan laguntzeko. *Eginkizunak: -Beheko gorputz-adarren exoeskeletoak erabiltzean oinarritutako esku-hartzeak diseinatzea. -Esklerosi anizkoitza diagnostikatuta duten pertsonen balorazio funtzionalak egitea. -Tratamendu-saioak egitea. -Proiektua kudeatzen eta koordinatzen laguntzea. *Betekizunak: -Fisioterapian tituluduna. -Prestakuntza ariketa fisikoan eta neurologian. -Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna. -Euskara eta ingelesa jakitea. *Baloratu daitezkeen beste elementu batzuk: -Autonomia eta ekimenerako gaitasuna. -Taldean lan egiteko gaitasuna. -Paziente neurologikoekin esperientzia. *Eskaintzen da: -Berehala lanean hastea, lanaldiaren % 75eko lan eta zerbitzuko kontratuarekin, 2018ko abenduaren 31ra arte. -Nazioartean proiekzio handia eta lurraldearekin konexioa duen proiektu erakargarri batean parte hartzea. -UPV/EHUko ikertzaile ez doktore baten kontratuaren pareko soldata. * Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.eu helbidera, #euskampus12 erreferentzia jarrita, otsailaren 28a baino lehen.