Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Oñatiko Ludotekarako hezitzaile deialdia
*LAN-ESKAINTZA: -Oñatiko Txaloka Udal Ludoteka zerbitzurako hezitzaile bila gabiltza. *Lanpostuaren ezaugarriak: -Ludotekan hezitzaile lanak burutu. -Haurrekin harremanak sortu. -Lan hezitzaile eta euskalduna burutu. -Udalekuetan koordinatzaile lanak egin. *Kontutan hartuko da: -Gizarte- zientziekin lotutako unibertsitateko titulazioa edo animazio soziokulturaleko goi mailako ikasketak. -EGA edo baliokidea. -Aisialdiko begirale titulua. -Oñatikoa izatea. -Antzeko lanean esperientzia. -Talde lanean lan egiteko gaitasuna. -Lanerako prestutasuna. -Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia. -Herrigintzan izandako ibilbidea. *Eskaintzen den lanaldia: -Ekintza zuzena: Astelehenetik ostiralera 16.45-19.45. -Prestaketa orduak: Astean 6,5 ordu. -Koordinazio bilerak asteartetan 15.15-16.45. -Kontratuaren iraupena: 2018ko urriaren1etik uztailerarte. Irailean berritzeko aukera egongo da. *Aukeraketa prozedura: -Bidali zure curriculuma email honetara (kultura@txatxilipurdi.com) irailaren 12tik, irailaren 18ra. -Elkarrizketak: irailaren 20an. -Lanean hastea: urriaren 1a (moldagarria da). *Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Anegatik galdetu.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau