Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa. Komunikazioak aurkezteko DEIALDIA.

Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa

Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak

Aurten, Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroen 50. urteurrenaren egitarauaren baitan, Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa antolatuko dugu. Topaketa 2022ko uztailaren 1ean ospatuko da Eibarren.

Biltzarraren helburua euskaraz historia egiten dugun ikerlariak biltzea, elkarren lanaren berri izatea eta etorkizunera begira historialari euskaldunen arteko elkarlana sustatzea dira. Horregatik, azken urteotan historialari euskaldunek egindako lana eta gaur egun egiten ari dena ikusarazi eta balioetsi nahi dugu. Bai ikerlariak, bai hezkuntzari lotutako jendea bai historiaren ikerkuntzan interesa duen jendea gonbidatu nahi dugu.

Zer aurkeztu behar da:

  • Ze batzordetara aurkezten den komunikazioa
  • Izen-abizenak
  • Filiazioa (baldin badago): unibertsitatea, elkartea.
  • Kontakturako datuak (telefonoa eta emaila)
  • Komunikazioaren izenburua eta laburpena: gehienez 100 hitz

Komunikazioak hiru batzorde akademikotara aurkeztu ahalko dira:

  • Historiaurrea eta Antzinaroa. Batzordekideak: Naroa Garcia Ibaibarriaga eta Jagoba Hidalgo
  • Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Batzordekideak: Jaione Agirre, Jesus Lorenzo eta Sergio Escribano
  • Aro Garaikidea. Batzordekideak: Unai Belaustegi, Bakarne Altonaga eta Jon Delgado

Historia zentzu zabalean ulertuta, bai historiografiatik, bai arkeologiatik, bai artearen historiatik, bai literaturaren azterketatik egindako lanak aurkeztu ahalko dira. Komunikaziorik aurkeztu ez arren historian interesatuak egon daitezkeenak ere gonbidatu nahi ditugu eta, horretarako, izena emateko aukera izango dute.

Jasotako komunikazio kopuruaren arabera eta aurkezten diren gaien arabera, azpiatalak antolatuko ditugu, biltzarrean bertan guztion parte-hartzea erraztu eta dinamizatzeko. Biltzarrera komunikazio proposamenak aurkezteko epea luzatu egin da: maiatzaren 6a artekoa da.

Nora bidali behar da:

  • Gorka Etxebarria (UEUko Historia sailburua)
  • Helbidea: historia@ueu.eus
  • Zalantzaren bat argitu behar balitz: 943 82 14 26 (Irati)

Komunikazio proposamenak jasota, maiatzaren lehen astean jakinaraziko zaie parte hartzaileei eta komunikazioak idazteko eta topaketan izena emateko irizpideak luzatuko zaizkie. Komunikazio osatuak aurkezteko epea ekainaren 17ra artekoa izango da. Topaketaren ondoren, behin-betiko komunikazioak idazteko epea irekiko da argitarapenari begira.

Batzorde antolatzailea

Irati Iciar, Sergio Escribano, Unai Belaustegi, Jon Delgado eta Gorka Etxebarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude