UEUdaberrirako ikastaroak proposatzeko DEIALDIA

UEU bere Udaberriko eskaintza lotzeko lanak hasiko ditu eta horretarako ezinbestekoak ditugu ikastaro-proposamenak.

UEUren sarea zabala da eta horri esker urtero proposamen ugari eta interesgarriak jasotzen ditugu, UEUrekin lan egin nahi duen orori irekitzen ditugun deialdiei esker.

Ikastaro edo Jarduera bat proposatu nahi duzula? Hona argibideak.

>> Ezaugarriak:

  • Datak: 2022ko otsaila-ekaina bitartean emateko ikastaroak.
  • Tokiak: Eibar eta Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
  • Iraupena: 10/20 ordukoak, astean zehar edo asteburuetan ematekoak.
  • Jarduna: aurrez aurre edo online.
  • Hizkuntza: euskara.

>> Proposamenak bidaltzeko:

  • Zer bidali: bidali ikastaroaren gaia eta gutxi gorabeherako azalpen labur bat.
  • Nora bidali: bidali posta elektronikoz ondoko helbidera: ikastaroak@ueu.eus
  • Epea: 2021eko urriaren 14tik azaroaren 14ra arte.

Informazio gehiago:
Irati Iciar Madinabeitia
UEUren Etengabeko Prestakuntzako arduraduna
i.iciar@ueu.eus
+34 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude