Jakin-ek, Usurbilgo Udalak eta UEUk uztailaren 15ean eta 16an antolatuko “Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?” jardunaldietan parte hartu zuen Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialariak. Agroekologian eta elikadura burujabetzan aditua da Begiristain eta UPV/EHUko irakaslea. Bizitza erdigunean jartzeaz, alternatiba antipatriarkalez eta ekofeminismoaz hitz egin zuen bere hitzaldian.