Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra. KOMUNIKAZIO-DEIALDIA.

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra (EEB2021)
”Htik BIOra”
Bilbo, 2021eko azaroaren 26a.

 

Komunikazio-deialdia
Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra dugu hau, bi urteko maiztasunez burutu nahi duguna, UEU, Ekonomistak Elkargoa eta UPV/EHUren ekimenez.

Oraingoan, bigarrena izaki, hidrogenotik bioekonomiarako jauzia eman nahi dugu.
Goizeko saioan, Krutwigek euskal ekonomiari egindako ekarpenetatik abiatuko gara. Ondoren, hidrogenoa eta bioekonomiaren arteko talkaz, hazkunde-desazkunde problematikaz eta pentsioen etorkizunaz ere.
Arratsaldeko saioan, berriz, lau gai horiei buruzko tailer praktikoak gauzatuko dira.

Nori zuzendua: Ekonomia arloan lanean, ikertzen eta aritzen diren ikerlari, ikasle, irasle, erakunde eta enpresak.

Zer bidali
Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  •  Gaiaren izenburua
  •  Egilearen izen-deiturak, lantegi edo erakundearen izena
  •  Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).
  •  Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

 

Nora bidali
UEUko ekonomia sailera: ekonomia@ueu.eus (Oskar Arantzabal, Sailburua)

Batzorde Zientifikoa: Baleren Bakaikoa (UPV/EHU, UEU), Joseba Barandiaran (Ekonomisten Euskal Elkargoa, UEU) ea Mirene Begiristain (UPV/EHU).

Egutegia
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2021-10-08.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2021-10-22.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude