DEIALDIA: Irakasleak behar ditugu (Prest_Gara 21/22)

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2021/2022 osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea.

UEUk, orain artean bezalaxe, Prest_Gara programan parte hartuko du. Hori dela eta, datorren ikasturtean PREST_GARAn irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu gurekin batera parte har dezan.

Zehaztasunak:

  • Nor izan daiteke UEUrekin irakasle: interesa daukan edonor (curriculuma baloratuko da).
  • Baldintzak: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
  • Ikastaroen zerrenda: hemen duzue UEUk parte hartu nahi duen Ikastaroen zerrenda 21/22 (loteka)

Pausoak:

  1. Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa (I.eranskina) eta zure proposamena osatzeko fitxa (II.eranskina) bidaliko dizkizugu.
  2. Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidaliguzu, hau da, fitxa osatuta bidali (II.eranskina) UEUra.. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
  3. Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUren barne-batzordeak aukeraketa bat egingo du PREST_GARAko deialdira aurkezteko.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: urtarrilak 21a arte (gehienez 10:00)
  • Nora bidali: o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra)
  • Zer bidali:
    • Ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu eredua, II. eranskina)
    • Zure curriculuma. (Bereziki, aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu). Orri bakarrekoa, DIN A4 formatuan, Arial 11 letra mota.

.

Informazio gehiago:
Oihana Gardoki Ibarra
o.gardoki@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude