49. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia.

2020an COVID-19 pandemiak bete-betean jo zuen Udako Ikastaroen egitasmoa baina errealitate eta bizimodu berri, ezberdin, ”arrarondo” horretara egokitzen jakin genuen eta 48. Udako Ikastaro arrakastatsuak izan genituen.

49. edizioan ere malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna beharko dugula aurreikusten dugu eta testuinguru horretatik abiatuta egiten dugu deialdi hau ere. Beraz, data, toki eta zehaztasunak agertzen badira ere, momentuan #ElkarEkin eskaintza doitzeko beharra egon daiteke, ez baita erraza epe luzera planak egitea…

UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.

Ikastaro edo Jardunaldia proposatu nahi duzula? Hona argibideak.

>> Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak (behin behinekoak): 2021eko ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean. (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).
  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
  • Iraupena: 10/15 ordukoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Antolaketa: uztailera bidean eman beharreko antolaketako urratsak gidatuak dira eta ikastaro antolatzailearekin adosten dira.

 

>>Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2020ko abenduaren 1etik 2021ko urtarrilaren 31ra (biak barne) arte.
  • Proposamena bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: #UI49 proposamenak
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren amaiera/martxoaren hasierarako erantzungo da.
    • Lehentasuna daukate UEUren Sail eta Bazkideek proposatutakoek.

 

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!
Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

 

Kontaktua:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
+34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude