2020an ere, Nafarroako Gobernuarekin elkarlan hitzarmena sinatu berri dugu, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamenduarekin hain zuzen ere.
Ikastaro hauek doakoak dira eta izen-ematea publiko zabalari irekia daude baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.
Hona aurtengo eskaintza:
- Online edukiak kudeatzerakoan kontuan hartzeko gako juridikoak. (Iruñea, abuztuak 31-irailak 1)
- Eginen al dugu euskara ez sexista? (online, abuztuak 31-irailak 30)
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak. (online, abuztuak 31-irailak 17)
- Adin txikikoak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala. (online, abuztuak 31-irailak 29)
- Zer demontre da ekonomia zirkularra? (Iruñea, irailak 11-19)
- Hezkuntzarako bideo egokiak sortzen. (Iruñea, irailak 12-19)
- STEM eta generoa gelan txertatzeko klabeak. (online, irailak 29-azaroak 10)
- Etxeko bio-hondakinen kudeaketa deszentralizatua. (Iruñea, irailak 29-urriak 2)
- Sare sozial digitalak genero berdintasunetik aztertzen. (online, irailak 29-azaroak 10)
- Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen. (online, irailak 29-urriak 15)
- Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) lantzeko proiektuak. (Iruñea, urriak 17-24)
- Natur Zientzien IV. Topaketa. (Iruñea, azaroak 7-8)
>>Izen ematea dagoeneko zabalik dago.
Informazio gehiago:
Edurne Koch Elizegi
+34 948 36 25 63
e.koch@ueu.eus