Larrialdi egoera dela-eta, martxoa eta apirileko aurrez aurreko saioak eten egin genituen, baina denborak aurrera egin ahala, ikusi dugu MAIATZA eta EKAINA ere ezingo ditugula baliatu aurrez aurreko saiorik emateko, horregatik Udazkenera begira jarri gara…
ONLINE eskaintza:
- Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz. (maiatzak 6-ekainak 3) -> izena emateko azken egunak!
- Moodle hasieratik -> doakoa eta irekia, autoikaskuntza ikastaroa, izen ematea zabalik!
UDAZKENERA pasatutako ikastaroak:
- Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak. (Eibar) -> Irailak 9, 16, 23.
- Emozioen kudeaketa sakonean. (Eibar) -> Irailak 26.
- Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean. -> irailak 12
- Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC) -> urriak 14-azaroak 11.
- Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: hizkuntzaren normalizazioa, lau gako eta zortzi azterketa. (Gasteiz) -> (urriak-abendua).
- Hitz Adina Mintzo: hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz) -> (data berriak lotzen)
- Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak. (Eibar) (2021 udaberria, data berriak lotzen).
>> Ikastaro hauetan izen ematea zabalik dago!
.
48. UDAKO IKASTAROAK – berreginda!
Uda garaian larrialdi egoeraren baldintza eta muga batzuk indarrean egongo direla aurreikusita, UEUk Udako Ikastaroen eskaintza berrikusi eta berregituratu egingo du, informazio gehiago: 48. Udako Ikastaroak – Elkar Ekin.
—
Informazio gehiago:
Irati Iciar Madinabeitia
+34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus