Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa. Komunikazioak bidaltzeko deialdia.

2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Horren ostean, bigarrena (Matetop II) etorri zen, gero hirugarrena (Matetop III) eta aurtengoa IV.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Hala ere, sarritan, ez dugu jakiten alboko matematikariak zertan diharduen. Hain zuzen, horretarako antolatzen dugu topaketa hau: elkarren berri izateko, matematikari berriak ezagutzeko eta posible bada elkarlanari bide emateko.

Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.

Jardunaldiak egun bakarrean egingo dira, Uztailak 10ean, Eibarren, 2020ko Udako Ikastaroen barne. Hasteko, aurkezpen-hitzaldi bat izango da eta ondoren komunikazioak. Jardunaldiak amaitzeko, tailer bat izango dugu.

Topaketarako aurkezpenak bidaltzeko deialdia egiten dugu orain. Izen-emateko epea aurrerago zabalduko da, plangintza osoarekin batera

Aurkezpen bakoitza egiteko 15 minutu ingurukoa izango dira, eta beste bost minutu galdera-erantzunetarako.

Nola aurkeztu zure komunikazioa?

  • Izenburua.
  • Egileen izen-deiturak.
  • Harremanetarako posta elektronikoa.
  • Komunikazioaren laburpena (gehienez orrialde batekoa).

Nora bidali?

Epea?

  • Aurkezpenak bidaltzeko azken eguna: 2020ko apirilak 1 (epea luzatuta!)

.

Informazio gehiago:

Irati Iciar

i.iciar@ueu.org

+34 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude