Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk Usurbilen antolatutako “Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen” jardunaldiaren barruan, besteak beste, Leire Milikua Larramendi arkitektoak eta UEUren “Aldiri. Arkitektura eta abar” aldizkariko kideak parte hartu du. Arkitektura, desira eta sexualitatea izan ditu mintzagai.
Ikusi elkarrizketaren bideoa: https://youtu.be/Bfr_-17NAO4
Makrotik mikrorako saltoa eman nahi izan duzu zure hitzaldian
Hitzaldiaren sorrera fase horretan edo zein egitura hartuko zuen ikusteko aukera izan nuenean, iruditzen zitzaidan oso garrantzitsua zela mikro eskala hori sartzea. Kontuan hartuta gu gure pertsona gorputz honetatik, desioaren eta arkitekturaren eta intimitatearen eta guzti horren harremana plazaratzea eta garatzea. Baita ere ezagutzen nuelako lehenagotik CCCBan [Centre de Cultura Contemporania de Barcelona] 2016-2017an egin zuten erakusketa [1.000 m2 de deseo] oso oso potente bat. Nire ustez bertako komisaria biek, Rosa Ferrer eta Adélaïde de Caters-ek, lan ikaragarria egin zuten. XVIII. mendetik, intimitatearen kontzeptua sortu zen horretatik, gaur egunera arteko harreman guzti horien halako genealogia bat eta halako hausnarketa kolektibo bat. Gainera azpiatalak zituen eta bakoitza itu batek komisariotzen zuen. Nire proposamena izan zen horren bozgorailu lana egitea. Azkenean hori euskarara ekartzea, espazio honetara ekartzea, eta hausnarketarako beste oin bat planteatzea.
Desira eta sexualitatea eta arkitektura. Zein harreman dago?
Azkenean bai arkitekturak eta espazioek desira sexualerako toki bezala duten boterea. Beste alde batetik baita fenomeno horiek botere eta kontrol mekanismo bezala daukaten papera. Paper hori azkenean nik uste nabarmentzen dela bai heteroaraua, patriarkatuaren eta forma horien erreprodukzio horretan. Egon diren arren historian zehar hortik atera izan diren burbuila, esperimentu eta prototipoak.
Tokiek sortzen dituzten harremanak edo harremanek tokiak?
Galdera oso polita da. Nik sinisten dut arkitekturak badaukala gaitasuna edo faboratu ditzakeela nolabaiteko harreman mota batzuk. Azkenean sistema batek bere burua erreproduzitzeko behar dituen espazio horiek. Sistema izan daiteke gaur egun ezagutzen duguna edo beste bat. Nik uste betidanik sistema batek edo politika batek izan duela bere isla espaziala. Horretan arkitektura aliatu ezinbestekoa da. Hala ere, nire iritzi pertsonalean oso boteretsua da jendeen arteko harremanak sortzen dituen arkitektura. Pertsonarik gabeko arkitektura ulertzea kostatzen zait. Bertan ezin badaiteke ezelako harremanik garatu kostatzen zait ulertzea.
Bai erakusketan eta bai hitzaldian aipatu ditut hainbat kasu lotzen direnak desira eta sexualitatea arkitekturarekin; baina nola finean ez diren izan hainbeste helburu horrekin eraikitako proiektuak. Aldiz, bai kontrara erabiltzaileek beraiek beste funtzio batekin sortutako espazioak bilakatu dituztela desirarako edo sexurako espazio. Aipatzen diren kasuak azkenean komun publikoak edo hondartzak edo parkeak dira. Hiri guztietan egon izan direla espazio kodifikatu batzuk non beraien izaera hori ez izan arren ere ordu konkretu batzuetan praktika ezberdin batzuen aterpe, komunitate batzuen topaleku bilakatu izan direnak.
Azken batean, zer azpimarratu nahi izan duzu zure hitzaldian?
Nire helburua izan da gai hain interesgarri honen testuinguruan lehen aipatu dudan bezala beste oin bat edo adar bat ekartzea. Baita beste pertsona batzuek egin duten lan horren bozgorailu lana egitea. Azkenean jada landutako material eta eduki horiei sozializazio horretan laguntzeko. Benetan ere oso lanketa interesgarria iruditzen zait, kalitate handikoa. Azkenean hori ere hemen presente egotea nahi nuen.