Irati Iciar: “Maitasuna politikoa den moduan, UEUren kasuan elkarlana politikoa da”

Gaur amaitu dira UEUren 47. Udako Ikastaroak Usurbilen eta Irati Iciar Madinabeitia ikastaroetako arduradunarekin izan gara aurtengoaren balorazioa egiteko.

Ikusi elkarrizketa osoa: https://youtu.be/H9zOQtu8CkI

Hiru urteko hitzarmena sinatu zenuten Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk. Aurtengoa izanik hirugarrena zein balorazio egiten duzu?
Oso balorazio positiboa da, da noski. Batez ere konfiantzazko harreman batetik sortutako hitzarmena izan delako. Ez da bakarrik hiru erakunderen artean egiten dena, baizik eta hiru erakunde horiek elkar aitortzen dugu. Gure papera, gure funtzioa, gure ibilbidea. Usurbilgo Udalak aitortza hori egitea. Berez ideia berarengandik etorri zen. Jakin hartzea arlo akademiko horri indarra eta gorputza emateko; baina gero UEU ere bertan egon behar zela ulertzea. Planetak elkarrekin lotu eta gauza zoragarriak gertatzen diren bezala, bada horrelako gauza miragarri bat izan da elkarlan hau. Benetan oso positiboa. Eta gero emaitza oso onak eman dituena bai akademikoki, eta liburuak eta bestelako edukiak sortu direnak. Baina baita partaideak eta jendearen erantzunaren aldetik ere.

Hori jardunaldi honen inguruan, baina orokorrean zein da aurtengo Udako Ikastaroen balorazioa?
47. Udako Ikastaroak aurten. Gaur amaitzen gabiltzanak eta orokorrean balorazio positiboa honetan ere. Alde batetik eskaintza bera egitea lortu dugulako. Lehenengo erronka hori delako. 30 ikastaro antolatu, 6 jardunaldi sartu. Guztiak ere gaiengatik interesgarriak direlako, antolatzaileengatik, edo ikastaro edo jarduera horren atzean dagoen elkarlanagatik ere interesgarria delako. Alde batetik eskaintza egitea lortu dugu eta hori da gure urteroko erronka. Eskaintza berria eta interesgarria antolatzea. Eta bestea zati bat da jendearen erantzuna. Guk eskaintza hori egiten dugu norbaitentzat interesgarria, beharrezkoa eta hutsune bat betetzeko asmoz. Horretan ere emaitza ere ona. Egia da bidean ikastaro batzuk ez direla irten edo ez dutela eduki guk espero genuen parte hartzea. Baina talde politak sortu dira. Tamaina ezberdinetakoak. Arrakasta beti ez da jende asko biltzea, baizik eta jende egokia biltzea. Orduan positiboa izan da parte hartzearen aldetik eta oso positiboa elkarlanaren aldetik. ElkarEkin leloa ez da kasualitatea eta nik uste dut Udako Ikastaroak direla bereziki UEUren barne elkarrekintza horren eremu naturala izan daiteke. Hasi akademikoki ikastaroak antolatzetik, baita azpiegiturak lortzeko orduan ere. Usurbilen kasu honetan, edo Lizeoa Baionan edo Ezpeleta jauregia Iruñean. Markeskoa bera ere elkarlan batetik sortutakoa da. Udako Ikastaroetan egia da gorpuztu egiten dela eta benetan ikusgarri bihurtzen dela. Maitasuna politikoa den moduan UEUren kasuan elkarlana politikoa da.

Urtetik urtera hazten doan elkarlana da, gainera…
Bai, egia da. Gainera, guk ere sustatu egiten dugu. Alde batetik datozen proposamenen artean ere baloratzen dugu nork proposatzen digun edo norekin edo zein elkarlan proposatzen diguten. Eta bete alde batetik sustatzen dugun lekua da. Udako Ikastaroek ere malgutasun hori ematen digutelako. Urte osoko eskaintzak baditu beste ezaugarri batzuk, beste hartzaile batzuk eta beste tempus batzuk. Eta Udako Ikastaroak gure gureak. Gure neurrira, guk nahi dugun moduan antolatzen ditugu. Guk nahi dugunean hasten dira, guk nahi dugunean amaitzen dira. Guk jartzen diogu kolorea, guk jartzen diogu elkarlana.

Zein paper dute gaur egun Udako Ikastaroek?
UEUren barruan Udako Ikastaroen papera gure nortasunari jarraipena ematea dela uste dut. Egia da Udako Ikastaroak UEUrekin batera eta gizartearekin batera asko aldatzen joan direla. Eboluzio bat izan dute. Eta bai da hori, eguneko munduarekin kontaktua mantentzen laguntzen digun jarduera da. Aldi berean, gure jarduera ezagunena da, UEUri ere nortasuna ematen diona kanpora begira. Bestetik ematen digu praktika bat barrura begira egiteko: gure sailekin, bazkideekin… Baina praktika hori eta nortasun hori kanpora begira ere islatzen da medioen bitartez, partaideen bitartez, sare sozialen bitartez… Hiru aste intentsuak dira. Nik uste dut UEUrentzat erakusleiho oso garrantzitsuak direla gaur egun oraindik. Eta elkarlanerako datozen eragile ezberdinek ere horrela ulertzen dute. Datozela UEUrekin zerbait egitera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude