Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra. Komunikazio-deialdia.

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra (EEB2019)
Historiatik etorkizunera
Donostia, 2019ko azaroaren 14a

 

Komunikazio-deialdia
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra dugu hau, bi urteko maiztasunez burutu nahi duguna, UEU eta Ekonomistak Elkargoaren ekimenez. Oraingoan, lehenengoa izaki, gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hasi nahi dugu.
Goizeko saioan, aski ezezaguna dugun duela bostehun urteko ekonomialari euskaldun batek munduko ekonomiari egindako ekarpen teorikoetatik hasiko gara, ondoren etorkizuneko Europaren inguruko hitzaldi nagusi bat entzuteko. Orduan hasiko da zuen komunikazioen txanda: ekonomia arloan lanean dabiltzan ikasle, ikertzaile, erakunde eta enpresei dei egiten diegu, beraien lanak aurkezteko.
Arratsaldeko saioan, berriz, bi tailer praktiko gauzatuko dira: bata pentsioei buruz eta bestea gure wikipedia ekonomiko euskalduna elikatzeko ahaleginaz.

Nori zuzendua: Ekonomia arloan lanean, ikertzen eta aritzen diren ikerlari, ikasle, irasle, erakunde eta enpresak.

Zer bidali
Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  •  Gaiaren izenburua
  •  Egilearen izen-deiturak, lantegi edo erakundearen izena
  •  Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).
  •  Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

 

Nora bidali
UEUko ekonomia sailera: ekonomia@ueu.eus (Oskar Arantzabal, Sailburua)

Batzorde Zientifikoa: Baleren Bakaikoa (UPV/EHU, UEU) eta Joseba Barandiaran (Ekonomisten Euskal Elkargoa, UEU).

Egutegia
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2019-10-08. (luzatuta!)
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2019-10-14.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude