Geomatika eta Inteligentzia Espaziala. Komunikazio-deialdia.

Geomatika eta Inteligentzia Espaziala (Geomatika2019)
Gasteiz, 2019ko azaroaren 15a
(UPV/EHU-ko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusia)

 

Komunikazio-deialdia

UEUren eta Gislan kooperatibaren eskutik datorkigun topaketa honekin ezagutuko dugu badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau jendartearen zerbitzura jartzeko teknologia. Izan ere, informazio espaziala edo geografikoa prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena eta geoteknologien aplikazioa dira jardunaldi honek mintzagai izango duena.

Geografia-informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.

GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian, geografía historikoan eta abar.

Jardunaldian administrazio, enpresa, elkarte eta arlo akademikoan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.

Eta horretara dator, hain zuzen ere, komunikazio-deialdi hau.

Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  •  Proiektuaren edo aurkezpenaren izenburua.
  •  Egilearen edo egileen izen-deiturak.
  •  Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).
  •  Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

 

Egutegia

Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2019-09-30 (berria!!)
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2019-10-07

 

Nora bidali

Aitor Kaltzakorta Belaustegi
Gislan Geographic Applications.
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea z/g. 20140 Andoain

Tel.: 943 304 255
harremana@gislan.eus

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude