Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2019/2020 osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea.
UEUk, orain artean bezalaxe, Prest_Gara programan parte hartuko du. Hori dela eta, datorren ikasturtean PREST_GARAn irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu gurekin batera parte har dezan.
Zehaztasunak:
- Nor izan daiteke UEUrekin irakasle: interesa daukan edonor (curriculuma baloratuko da).
- Baldintzak: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
- Ikastaroen zerrenda: hemen duzue UEUk parte hartu nahi duen Ikastaroen zerrenda gaika 19-20
Pausoak:
- Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa (I.eranskina) eta zure proposamena osatzeko fitxa (II.eranskina) bidaliko dizkizugu.
- Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidaliguzu, hau da, fitxa osatuta bidali (II.eranskina) UEUra. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
- Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUren barne-batzordeak aukeraketa bat egingo du PREST_GARAko deialdira aurkezteko.
Eskaera eta proposamenak BIDALTZEKO:
-
- Epea: urtarrilak 28a arte (gehienez 13:00)
- NORA: o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra)
- Zer bidali:
- Ze ikastaro den zure interesekoa (kodea).
- Ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu eredua, II. eranskina)
- Zure curriculuma. (Bereziki, aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu). Orri bakarrekoa, DIN A4 formatuan, Arial 11 letra mota.
Informazio gehiago:
Oihana Gardoki Ibarra
o.gardoki@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26