UEUko lantaldea: Nor da Nor?

ANDER ALTUNA GABIOLA (Bilbo, 1964)

Argitalpenen hizkuntza-arduraduna

Urte askoan helduen euskalduntze-alfabetatzean (AEKn) jardun ostean, ikasmaterialak itzultzen eta zuzentzen hasi zen argitaletxe batean. UEUko zuzentzailearen lanpostua 2004an lortu zuen. Harrezkero, UEUren argitalpenen hizkuntza-arduradun dihardu Bilboko bulegoan.

a.altuna@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

 

IREIDE ARRIOLABENGOA IGARZA (Elorrio, 1972)

Aholkulari pedagogikoa eta online irakaskuntzako arduraduna

2004. urtean hasi zen lanean UEUn, aholkulari pedagogiko bezala. Ikasgela birtualaren arduraduna da. Eusko Jaurlaritzako Ulibarri programako UEUko arduraduna ere bada.

i.arriolabengoa@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

AITZOL ASTIGARRAGA PAGOAGA (Mutriku, 1976)

Irakaskuntza Masterreko arduraduna

Ikasle garaian ezagutu nuen UEU, Larraonako Udako Ikastaroetan. Ordutik hona, irakasle eta informatikari gisa aritu izan naiz batik bat, UEUrekiko lotura galdu gabe. 2019ko irailean UEUko lantaldera bildu nintzen, eta ordutik Irakaskuntza Masterra sustatze lanetan nabil Eibarren.

a.astigarraga@ueu.eus

+ 34 943 82 14 26

@aitzolete

 

MARIJE BIDAGUREN AJURIA-AUZOKOA (Gernika, 1976)

17884188_10209170636642508_5936552793336439302_nINGUMA datu-basearen arduraduna

UEUrekin lehen kontaktua 2014an izan zuen, lankide baten ordezkapena egiterakoan. Bi urte geroago, dokumentazio-lanetan jarraitu zuen INGUMA datu-basean. Une honetan datu-base horren arduraduna da eta Tesiker euskarazko tesien biltegiaren proiektuan aritzen da. Bilboko bulegoan egiten du lan.

 

m.bidaguren@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

@ingumakeriak

 

 

UNAI DEL BURGO GARCÍA (Bilbo, 1978)

Unai del burgoKontabilitate- eta administrazio-arduraduna

2002. urtean izan zuen UEUrekin lehen kontaktua, Ekonomia Sailak antolatutako ikastaro batean. Bertan Euskal Herriko ekonomialaririk onenak ezagutzeko aukera izan zuen: Baleren Bakaikoa, Antxon Mendizabal, Joseba Tobar-Arbulu, Yolanda Jubeto… “Norberak daki nortzuk diren bere maisuak“ ikastaroa bukatu eta bazkide egin zen. Eta urte betera, UEUn sartu zen lanean, kontulari. Ekonomia sailburu ere izan da tarte batez. Bilboko bulegoan egiten du lan.

u.delburgo@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46
@unai_delburgo

 

EMILIO DELGADO MARTÍNEZ (Bilbo, 1976)

Emilio DelgadoInformatika-arduraduna

Donostiako Informatika Fakultatean ikasle zela izan zuen UEUren berri, bertako irakasle eta erabilitako testuliburuen bidez. 1999. urtean, UEUk kudeatzen zuen Ulibarri proiektuan lan egin zuen. Urte bat geroago, UEUko informatika-arduradun lanpostua lortu zuen. Haren egitekoa da proiektuei garapen teknikoa eman eta azpiegitura informatikoaz arduratzea. Bilboko bulegoan egiten du lan.

e.delgado@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

 

ZIHARA ENBEITA GARDOKI (Gernika-Lumo, 1976)

Komunikazio-taldeko teknikaria

UEUrekin lehen harremana 1995ean izan zuen, artean oraindik kazetaritzako ikaslea zela. Kazetaritzako ikastaro batera joan zen Larraonara. Gerora,  2001, 2002 eta 2005ko Udako Ikastaroetako prentsa-bulegoko kide izan zen. Baita 2002ko UEUren kongresuan komunikazio arduradunaren laguntzaile moduan. Zoriak 2016. urtean bueltan ekarri du UEUra. Udako Ikastaroetako prentsa bulegora lehenengo eta UEUren Eibarko bulegora ondoren.

z.enbeita@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

@ziharae

 

ZURIÑE ETXANOBE SOLAGUREN (Iurreta, 1977)

Unibertsitatea.net  atariko teknikaria

UEUrekin lehen kontaktua 2005ean izan zuen, lankide baten ordezkapena egiterakoan. UEUn proiektu desberdinetan aritu den arren, 2006az geroztik, euskal komunitate unibertsitarioaren bilgune den Unibertsitatea.net atariaren atzean dago. Eibarko bulegoan egiten du lan.

z.etxanobe@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

@Uninet-ataria

 

OIHANA GARDOKI IBARRA (Bergara, 1971)

Oihana GardokiEtengabeko  prestakuntzako teknikaria

UEUrekin lehen kontaktua 2010ean izan zuen, arlo akademikoko lankide baten ordezkapena egiterakoan. Lau urte geroago, etengabeko prestakuntzako teknikari hasi zen lanean, eta une honetan Prest_Gara programaren arduraduna da eta arlo akademikoko beste hainbat proiektutan aritzen da. Eibarko bulegoan egiten du lan.

o.gardoki@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

IRATI ICIAR MADINABEITIA (Oñati, 1975)

Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzailea

1997(?) aldera ezagutu zuen UEU, Historiako ikaslea zelarik Historia Sailaren bilera batera gonbidatu zuten eta bere lehen hitzaldia emateko enkarguarekin irten zen. Ordutik Historia Saileko kidea da eta Historia sailburua izan zen 2000-2002 urteen artean. UEUn lanean hasi zen 2002. urtean, Udako Ikastaroen arduradun, eta hala jarraitzen du gaur egun ere. Horretaz gain, Etengabeko Prestakuntza arloa eta Lantalde Akademikoaren koordinazioa ere haren esku daude. Eibarko bulegoan egiten du lan.

i.iciar@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@IratiIciar

 

NEKANE INTXAURTZA ETXEBARRIA (Igorre, 1965)

Argitalpenen arduraduna

1984. urtean ezagutu zuen UEU, AEKren bidez, urte horretan bertan Iruñeko udako ikastaroetako glotodidaktika- eta literatura-ikastaroak egin zituen. 1985ean lanean hasi zen UEUn argitalpenen arloan. 1990. urtean hartu zuen lantaldean argitalpenen ardura. Haren egitekoa da UEUren liburu eta aldizkarien argitalpenez arduratzea. Bilboko bulegoan egiten du lan.

n.intxaurtza@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

@nekane_makaztui

 

UXOA IÑURRIETA URMENETA (Donostia, 1990)

Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketei ekin zienerako, ezaguna zuen UEU, baina gerora estutu du harekiko lotura, doktoretza-tesia egiten ari zela. IkerGazte kongresuaren lehen hiru edizioetan eta beste zenbait ikastarotan hartu du parte, eta Hizkuntzalarien Topaketak antolatzen ere aritua da, aurreko sailburuen laguntzaile. Gaur egun, euskara teknikoa irakasten du EHUn, eta Hizkuntzalaritza Konputazionalaren arloan egiten du ikerketa, HiTZ zentroko Ixa taldean. Horrez gain, UEUren Itzulpengintza eta teknologia graduondokoan bi urtez eman du modulu bat, eta, unibertsitatetik kanpo, itzulpenak ere egiten ditu tarteka, Haur eta Gazte Literaturakoak batez ere. 2020an hartu du Hizkuntzalaritza sailaren gidaritza, Ainara Estarronarekin batera. Une honetan UEUko Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.

Harremanetan jartzeko

+ 943 82 14 26

@uxoainurrieta

 

EDURNE KOCH ELIZEGI (Donostia, 1973)

Nafarroako egoitzaren arduraduna

2008. urtean hasi zen lanean UEUn, Nafarroako egoitzan lan egiteko pertsona bat behar zela jakin zuenean. Ordura arte, ez zuen UEUrekin inolako harremanik izan, guztiz bestelakoa zen arlo profesional batetik baitzetorren, argazkilaritzatik. Euskaldunon Egunkarian lan egin zuen 7 urtez, beraz esan daiteke bi lanpostuen arteko lotura euskara izan dela. Haren egitekoa da Nafarroako jarduera akademikoaren diseinua egitea eta aurrera eramatea. Iruñeko egoitzan egiten du lan.

 

e.koch@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@egiazkokoxkox

 

 

OIHANE LANDAZABAL BERNABEU (Algorta, 1994)

Online ikas-irakaskuntzako aholkulari pedagogikoa

UEUrekin lehen hartu emana 2017an eduki zuen Udako Ikastaroen Eskaintzaren bitartez, eta ordutik udazkeneko, udaberriko zein udako eskaintzen berri izan eta ikastaroren batean parte hartzeko aukerak aztertzen ditu. 2019ko irailetik abendura bitarte lantalde akademikoan dabil lanean beka bati esker, zehazki, online irakaskuntzako ikastaroen aholkulari pedagogiko gisa, aipatu ikastaroen irakasle eta ikasleen tutorizazioa eginez eta Ikasgela Birtuala kudeatuz. Eibarko bulegoan egiten du lan.

o.landazabal@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

AINHOA LATATU NUÑEZ (Bilbo, 1973)

Unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna

1994. urtean ezagutu zuen UEU, Natura Zientziak saileko kide baten bitartez. Sail horren sailburua izan zen 1998tik 2002ra. Eta 2002an sartu zen UEUren lantaldean. Haren egitekoa da unibertsitate-mailako titulazioa lortzeko ikasketak antolatzea, bai eta bilkura edo jardunaldien antolaketan parte hartzea ere. Eibarko bulegoan egiten du lan.

 

a.latatu@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@tatutxiki

 

ALAZNE LAZPIUR (Donostia, 1993)

On- line ikaskuntza-irakaskuntzako aholkulari pedagogikoa.

2018. urtean ezagutu zuen UEU, Udako Ikastaroen bitartez. UEUrekin lehen hartu emana 2019an izan zuen (Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Bekaren baitan). Hori dela eta, UEUk eskaintzen dituen on-line ikastaroetan eta ikasgela birtualean ikaskuntza- irakaskuntza aholkulari pedagogiko bezala aritzen da. Eibarko bulegoan egiten du lan.

a.lazpiur@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

JOSU LOPEZ GAZPIO (Tolosa, 1987)

Kimika saileko Sailburua

Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen UEU eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan gogotsu parte hartu du. 2015ean UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen. 2016ko uztailean “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” udako ikastaroa antolatu zuen, Koldo Garcia UEUkidearekin elkarlanean. 2017ko martxotik UEUKo Kimika Sailaren ardura du eta une honetan Irakaskuntza

Harremanetan jartzeko

+ 34 943 82 14 26

@Josu_lg

 

MARI KARMEN MENIKA BASTERRETXEA (Lemoa, 1961)

Mari Karmen MenikaIkastetxe Nagusiaren arduraduna

1980. urtean ezagutu zuen UEU, Martin Orberen bidez. Orduan, EHNEn zegoen lanean eta bere ordu libreetan UEUko liburuak mekanografiatu zituen.
1981-1983 ikasturteetan EHUko Euskararako Kabinete Teknikoan lan egin zuen eta, besteak beste, UEUko liburuak mekanografiatu zituen. 1982 eta 1983ko ekain-uztailean lanean aritu zen arratsaldeetan UEUn, udako ikastaroen matrikulazio eta azpiegitura-kontuetan eta bi urte horietan Udako Ikastaroetan lanean aritu zen Iruñean. 1983ko irailetik gaur egunera arte UEUn lanean dihardu. Urte hauetan lan eta ardura desberdinak izan ditu UEUn: Argitalpenak, Udako Ikastaroak, Jardunaldiak, Idazkari Nagusi, Berezko Tituluak. 2001. urteaz geroztik Ikastetxe Nagusiaren arduraduna eta bertako urtean zeharreko ikastaroen arduraduna da. Eibarko bulegoan egiten du lan.

mk.menika@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

ANE SARASUA ARANBERRI (Eibar, 1971)

Ane SarasuaIdazkari Nagusia

1997. urtean ezagutu zuen UEU, lan-deialdi bati erantzunez eta medioetan iragarki bat ikusi ondoren. Lehen urteak, kontularitzan pasa ondoren, 2000. urtean erakundeko idazkari nagusia izatea eskaini zioten. Haren egitekoa da UEUren proiektuaren bideragarritasunaz arduratzea. Kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza uztartzen ditu bere egunerokotasunean, lantaldeak ahalik eta eraginkorren helburuak lor ditzan. Eibarko bulegoan egiten du lan.

a.sarasua@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

IDOIA TORREGARAI MARTIJA (Usurbil, 1974)

Idoia TorregaraiKomunikazio-arduraduna

1996. urtean ezagutu zuen UEU, Elhuyarren bidez, Iruñeko udako ikastaroetako prentsa-bulegoan lan egin zuenean. Hurrengo urteetan bertan jarraitu zuen lan egiten, eta 1999an udako ikastaroen komunikazio-ardura hartu zuen. Urte bat beranduago, UEUko komunikazio-arduradunaren lanpostua lortu zuen. Haren egitekoa da UEUren barne- eta kanpo-komunikazioaz arduratzea. Eibarko bulegoan egiten du lan.

komunikazioa@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@bootxo

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude