Garatu 2013/2014 eskaintza: 1. matrikulazio epea irekita.

Garatu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako irakasleen etengabeko prestakuntzara plana da. UEUk plan horren barne hainbat ikastaro eskaintzen ditu.

Urtero bezala, Garatu ikastaroetan izena ematea epe bitan egingo da:

  1. 1. matrikulazio epea: 2013ko maiatzaren 21etik 30era arte: uztailetik urrira bitarteko ikastaroetarako.
  2. 2. matrikulazio epea: ez dago epea zehaztuta: azarotik ekainera bitarteko ikastaroetarako.

1. matrikulazio epea, beraz, zabalik dago. Ondorengoak dira 1. matrikulazio honetan UEUrekin egin ditzakezun ikastaroak (zerrenda osoa ondoren):

Garatu ikastaroetan izena emateko bide bi daude:

  • Hezkuntza Sailaren web gunetik on line
  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

————-

Bide batez, hemen duzue UEUk Garatu 2013/2014an kudeatuko dituen ikastaroen zerrenda osoa:

2013ko uztailetik urrira bitartean ematekoak (gogoratu, izen ematea irekita):
781- Bioteknologia: orainaldia eta etorkizuna
788- Memoria historikoaren lanketa DBHn; proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologikoaren bidez
792- Fisika eta kimikako lan praktikoak laborategian
922- Nola sortu irakaslearen PLEa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua?
928- Ubuntu

2013ko azarotik 2014ko ekainera bitartean ematekoak:
152 – Arduino plaka programatzeko tailerra
158 – Gaur egungo munduaren historia 1945-2012 dokumentuetan
159 – Gaur egungo munduaren historia 1945-2012 dokumentuetan
162 – Kimika ikasteko Saiakuntza Bitxiak
283 – Google earth eta google maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak
286- Heziketa literarioa
304- Laneko gatazkak ikaskuntza-aukera bihurtzea
308- Nola sortu irakaslearen PLEa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua?
554- Teknika koralen didaktika
555- Teknika koralen didaktika

.

UEUren ikastaroen inguruko Informazio gehiagorako:

Ione Narbaiza

943 82 14 26

i.narbaiza@ueu.org

.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude