40. ikastaldi arrakastatsuaren ondoren, indarberrituta eta gogotsu ekiten diogu hurrengo Udako Ikastaroen antolaketari. Zuen parte hartzea ezinbestekoa da eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdi irekia egiten dugu:
Hona 2013ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:
- Datak: 2013ko uztailaren 1etik 24ra
- Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
- Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
- Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
- Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
- Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.
Proposamenak bidaltzeko:
- Epea: 2013ko urtarrilaren 31a arte jasoko dira.
- Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia eta behin-behineko izenburua, datak eta/edo tokia.
- Nora: i.iciar@ueu.org helbidera.
- Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
- Antolaketa osoa gidatua da.
Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago.
40+1. urteurrenerako zuen proposamenak ongi etorriak izango dira!
Informazio gehiago: Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna), 943 82 14 26 edo i.iciar@ueu.org