UEUren Historia sailak Historialari Euskaldunen V. Topaketa antolatu du Historia euskaraz: unibertsitarioen ibilbidea izenburupean.
20 urte igaro dira historia karrera euskaraz aurrenekoz martxan jarri
zenetik. Bi hamarkada horietan historia arloko unibertsitario
euskaldunek orotariko egoerak, lorpenak, erronkak zein mugak ezagutu
dituzte, dela irakaskuntza arloan, dela testugintzan, dela ikerketan.
Aukera, beraz, berariazkoa da balantzea egiteko.
Hizlariak:
- Pruden Gartzia Isasti, historialaria
- Joseba Intxausti Rekondo, historialaria
- Karmele Artetxe Sanchez, historialaria
- Jurgi Kintana Goiriena, UEUko Historia sailburua
Mahai-inguruan:
- Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga, katedraduna
- Mikel Aizpuru Murua, irakaslea
- Jaione Agirre Garcia, historialaria
- Sergio Escribano Ruiz, irakaslea
Data: 2009ko abenduaren 3an
Tokia: Gasteizen, UPV/EHUren Arabako kanpusean, Letren Fakultateko Gradu Aretoan.
Izen ematea: abenduaren 3a arte irekita.
Informazio gehiago hemen: HET2009
Eguneraketa:
Ikusi Jurgi Kintanak topaketari buruz idatzitakoa: Zertan dabiltza unibertsitario euskaldunak?