Eibarko lehen aste honetan teknologia berrien inguruko ikastaro bi ditugu.
Batetik, irakaskuntza munduko hainbat pertsona hezkuntzan teknologia berriek izan ditzaketen erabilerak ikasten ari dira. Izan ere, gaur egungo umeak ordenagailuen arratoia lepotik zintzilik datozela dirudi! “Natibo digital” horien heziketan teknologia berriek paper garrantzitsua izango dute.
Bestetik, kartografia kontuak. Informatika gelan mapak kudeatzeko gvSIG eta Mapserver programak erabiltzen ikasten ari dira. Mapetan irudiaz gain gura beste informazio sartzeko aukera ematen du gvSIG programak, eta ingurumen azterketak egiteko adibidez, edo edozein lanetarako… baliagarriak dira tresna hauek.