Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruzko mintegia Udako Ikastaroetan

Normal
0
21

Uztailaren 7an Baionako IUTen izango da mintegia, eta auzitegiaren lanaren
berri emateaz gain, aste honetan Alderdien
Legearen inguruko erabakia
ere komentatuko da. Mintegian parte hartu nahi
duenak izena emateko aukera izango du bezpera arte, uztailaren 6ra arte. Horretarako (00 34) 943 82 14 26 telefonora deitu.


Giza
Eskubideen Europako Auzitegia: 60 urte lanean
mintegian auzitegi berezi
honen lanaren nondik norakoak emango ditu Joana Falxa Zuzenbidean
lizentziatuak. Ikastaroaren bidez, parte-hartzaileei egunerokotasunean
Auzitegiaz egiten diren aipamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak
transmititu nahi dira, beharrezko unean esku artean izan ditzaten. Bide
horretan, aste honetan Auzitegiak Alderdien Legearen inguruan hartu duen
erabakia ere izango da mintzagai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude