Udako Ikastaroen lehen bi egunetan Heziketa Emozionalaren inguruko ikastaroa izan dugu Eibarren. Baina zer da hori? norberak bere emozioak bideratzen ikasten du heziketa emozionalaren bidez.
Nekatuta nago? Konturatzen naiz? horrela bada, badakit nire emozio horiek jokabideetan ondorioak izango dituztela. Besteak nekatuta daudenean nola jarduten duten ere ulertuko dut horren guztiaren kontzientzia izaten badut. Hankak lurrean jarri eta dena zuria edo beltza ez dela konturatzeko era bat da adimen emozionala. Besteekin harreman positiboak izateko modu bat.
Argazkian ikastaroko partaideak ikus ditzakegu talde-dinamika batean