Normal
0
21
Txikitatik komunikatzeko eta besteekin harremantzeko
rol bat ikasi dugu eta bizitza guztian horretaz sekula ere konturatu gabe
ibiliko gara. Baina, egunerokotasunean, besteekin komunikatzeko beharrak
erakusten digu, batzutan arazoak, gaizkiulertuak, gatazkak sortu daitezkeela,
eta orduan ez dakigu zer egin…
Normal
0
21
Normal
0
21
Ikastaro honetan, gure komunikatzeko rola
ezagutzeaz gain, besteekin hobeto komunikatzeko teknika erraz eta baliotsuak
ikasiko ditugu. Besteekiko harremanak hobetzeaz gain, lanean denbora eta
eraginkortasuna aurreztu, gatazkak konpondu, autoestimua hobetu eta
bizi-kalitatea hobetzeko tresnak emango dira.
Ikastaro hau UEUren
Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan
aurkituko duzue.
Ikastaroa: Harreman
harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I.modulua)
- Datak: maiatzaren 9 eta 16an.
- Iraupena: 19 ordu
- Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxea
- Irakaslea: Gotzon Carcar, Coach pertsonala eta enpresariala. Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUko kidea.
Informazio gehiago eta izen ematea: Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I. modulua)