Egun hainbat aukera dira Interneten analisi morfologiko eta sintaktikoa automatikoki lortzeko. Ezagutu behar dira guneak eta emaitzak erakusteko moduak, hots, erabiltzen diren formatuak, egiturak, kategoriak eta azpikategoriak. Ikasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea erakargarri izan daiteke zuhaitzak modu grafikoan ikusten direlako edo hainbat proba di-da egin daitezkeelako.
Ikastaro hau UEUren Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan aurkituko duzue.
- Ikastaroa: Morfologiako eta sintaxiko ariketak konputagailuaren bidez.
- Datak: apirilaren 29a (asteazkena)
- Iraupena: 4 ordu
- Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxea,
Irakasleak: Maxux Aranzabe, Hizkuntalaritzan doktorea eta Kepa Sarasola, Informatikan doktorea, eta UEUkidea.
Informazio gehiago eta izen ematea: Morfologia eta sintaxia ordenagailuaren bidez.