Egun hainbat aukera dira Interneten analisi morfologiko eta sintaktikoa
automatikoki lortzeko. Ezagutu behar dira guneak eta emaitzak
erakusteko moduak, alegia erabiltzen diren formatuak, egiturak,
kategoriak eta azpikategoriak.
Ikasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea
erakargarri izan daiteke. Zuhaitzak modu grafikoan ikusten direlako edo
hainbat proba di-da egin daitezkeelako.
- Irakasleak: Maxux Aranzabe, Hizkuntzalaritzan doktorea eta Kepa Sarasola, Informatikan doktorea
- 8 ordutako ikastaroa. Egun bakarreko saioa, azaroaren 5a.
- 9.30-13.30 / 15.00-19.00
- Eibarren, Markeskoa Jauretxean.
- Izena emateko epea irekita.
Informazio gehiago: “Morfologiako eta sintaxiko ariketak konputagailuaren bidez“