UEUfesta, Gasteiz

Konturatu orduko UEUfesten azken aurreko saiora iritsi gara! Gasteiz, hemen gara!

UEUren 50. urteurrenaren ospakizun urtearen baitan antolatu da jaia eta Gasteizko Zas Kultur Espazioan izan gara arratsaldeko 18,00etatik aurrera.

Oier Azkarraga UEUko Soziologia Saileko Sailburua eta Irati Iciar UEUko Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzailea aritu dira aurkezle, eta oholtzara deitu dituzte UEUren orbitako bederatzi ikergazte: Urtzi Arriola, Amaia Eiguren, Rakel Gamito, Aiara Garitazelaia, Maitane Junguitu, Irati Leon, Andrea Perales, Marina Sagastizabal eta Uxue Sanchez. Beraien ikerketen berri eman dute, eta bost minutu izan dituzte horretarako!

Sorpresaz beteriko saioa izan da: tonbola, sariak, Arrimu taldearen musika … eta #ElkarEkin mokadutxo bat hartzeko tartea!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude