UEUfesta, Bilbo

Iruñeari testigua hartu dio Bilbok!

UEUren 50. urteurrenaren ospakizun urtearen baitan antolatu da jaia eta ekainaren 9an ospatu dugu 4. UEUfesta Bilboko BIRA Kutur Gunean.

Ainhoa Latatu UEUko unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna eta Koldo Garcia UEUko Talde Eragileko kidea aritu dira aurkezle lanetan, eta oholtzara deitu dituzte UEUren orbitako  ikergazte gonbidatuak: Mikel Musatadi, Txerra Rodriguez, Jon Egaña, Naia Laka, Ainara San Juan, Ines Erkizia-Santamaria eta Maite Luengo. Beraien ikerketen berri eman dute, eta bost minutu izan dituzte horretarako! Beraiekin izan da Arantza Aldezabal ikertzaile beteranoa, UEUko Natur Zientzien Saileko kidea.

Ez da sorpresarik falta izan: tonbola, sariak… eta arratsaldea borobiltzeko Jone Uria eta Igor Elortza bertsolarien saioa izan dugu.

#ElkarEkin mokadutxo bat hartzen amaitu dugu eguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude