UEUfesta, Eibar

Hasi gara udaberriko UEUfestekin! Eibarren izan da lehena eta honi jarraituko diote Donostia, Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Baionakoek!

UEUren 50. urteurrenaren ospakizun urtearen baitan antolatu da jaia eta ekainaren 1ean hartu du lehena Eibarko Markeskoa Jauregiak.

Ane Sarasua Aranberri UEUko Idazkari Nagusia eta Leire Narbaiza UEUkidea aritu dira aurkezle lanetan eta oholtzara deitu dituzte UEUren orbitako sei ikergazte gonbidatuak: Miren Atristain, Jone Amuategi, Arrate Hernandez, Iraia Muñoa, Felix Elortza, Edu Apodaka. Beraien ikerketen berri eman dute, eta bost minutu izan dituzte horretarako!

Sorpresaz beteriko saioa izan da: tonbola, sariak… eta #Elkarekin mokadutxo bat hartzeko tartea ere egon da Mikel Karton artista Donostiarraren musikak lagunduta.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude