UEUko bazkide egin nahi dut

Orri honetara iritsi bazara, beharbada UEUko bazkide egitea pentsatzen zabiltzalako da; eta hori albiste ona da guretzat, jende berria ezagutzea izugarri gustatzen zigulako. Aurten gainera, UEUk 50 urte betetzen ditu eta poz pozik gabiltza urteurren borobil hau ospatzen, bost hamarkada ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula!

Urteurrena aitzakia, hainbat helburu ditugu, eta horietako bat da gure egitura sendotzearena (guri buruz hemen gehiago irakurriko duzu). Izan ere, UEU oinarri soziala duen elkartea da. Une honetan ia 1.300 bazkide ditugu Euskal Herri osoan zehar, eta beraiek ematen digute aurrera egiteko kemena eta babesa. UEUra pertsona gehiago erakartzeko helburua ezarri diogu gure buruari, eta oraindik zalantzan baldin bazaude, hona bazkide egiteko zenbait arrazoi:

Arrazoi batzuk oso praktikoak dira:

  •  %25eko beherapena izango duzu ikastaro eta jardunaldien matrikuletan eta hauetan parte hartzeko lehentasuna izango duzu (gauza oso moloiak antolatzen ditugu). %30eko beherapena izango duzu liburu, aldizkari eta argitalpen guztietan (sartu gure dendan).
  •  PFEZan %20ko desgrabazioa izango duzu (eta beti dago ondo euro batzuk aurreztea, ezta?).
  •  UEUren lan-poltsetan sartzeko aukera izango duzu (eta, gainera, bazkide izateak abantaila puntu batzuk emango dizkizu).

Beste arrazoi batzuk filosofikoagoak dira:

  • UEUren misioa den Euskal unibertsitatearen eraikuntzan lagunduko duzu. Euskal Herri osoa hartzen duena, euskara hizkuntza nagusia izango duena eta euskal gizartearen beharrei erantzungo diena. Azken urte hauetan euskarazko online unibertsitatea sortzen saiatzen gabiltza, Euskal Herriaren garapenarentzat ezinbesteko egitasmoa iruditzen zaigulako.
  • Euskarak behar duelako. Nahiz eta aurrerapen handiak egin diren, oraindik ez da posible Euskal Herri guztian euskaraz ikastea. Horretaz gain, profesionalen mundua ere oso erdalduna da eta ikerketan atzerriko hizkuntzak balio handiagoa dute euskarak baino.
  • Bazkideak sailetan banatzen ditugu (Antropologiatik hasi eta Zuzenbideraino). Zuri interesatzen zaizkizun jakintza-alorrei buruzko zuzeneko informazioa jasoko duzu eta aditu sare bat izango duzu eskura.
  • UEU praktikatuz ezagutzeko aukera izango duzu, UEU oso parte-hartzailea delako. Zuzenean antolatu dezakezu ikastaro edo jardunaldi bat, liburu baten proposamena egin dezakezu, edota bururatzen zaizun (ia) edozein proiektu egi bihurtzen dugu. UEU esperimentazio eta ikasketa gune zoragarria da, #PraktikatUEU!

Eta arrazoi dibertigarriagoak ere badaude:

  • Ikusi lantaldeko kideek egin duten Bekaduna websaila UEUren 50. Urteurrena ospatzeko.
  • Barredromoa antolatu genuen KORRIKA kulturalaren baitan.
  • UEUfestak egingo ditugu ekainean: EIBAR (ekainak 1), DONOSTIA (ekainak 2), IRUÑEA (ekainak 7), BILBO (ekainak 9), GASTEIZ (ekainak 15) eta BAIONA (ekainak 16).

Bazkideek egiten dute UEU:

Zenbat ordaindu behar dut bazkidetza?

Hau guztia URTEAN 50 euroko kuotaren truke. Gainera, ikasle, langabetu edo jubilatua bazara, 30 eurokoa izango da kuota hori. Animatzen zara?

Eta azkenim

Egin klik hemen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude