Mila Amurrio: “Ilusioz hartu nuen UEUren etengabeko prestakuntzako proiektuetan parte hartzeko gonbita”

UEUren talde eragileko kide dugu Mila Amurrio Velez (Gernika-Lumo, 1963) joan den martxotik. EHUko Soziologia irakaslea eta ikerlaria da Amurrio.

Zein harreman izan duzu UEUrekin?

UEUra hurbildu nintzen 1990ko Larraonako Udako Ikastaroetan. Urte hartan, doktoregaia nintzela, eman nuen nire lehen hitzaldia euskaraz: Genero Soziologia. Oinarri teorikoak. Handik urte gutxira argitaratu nuen UZTAROn lehen artikulua euskaraz, horren ostean beste batzuk etorri ziren. 2004-2007 urte bitartean EHUko Euskal Herria XXI: euskaldunak marko politiko, kultural eta linguistiko berriei begira doktoretza programa zuzendu nuen UEUrekin lankidetzan.

Talde eragileko kide moduan, zein ekarpen egin dezakezula uste duzu?

Ilusioz hartu nuen UEUren etengabeko prestakuntzako proiektuetan parte hartzeko egin zidaten gonbita, hurrengo urteetan horretan arituko naiz, nire onena emanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude