Talka-sentsoreak erabiliz ezin izan dugu ekidin robotak objektuen kontra talka egitea. Ultrasoinu-sentsoreekin, aldiz, bai. Moldatu dezagun, beraz, gure objektuak ekiditeko programa, objektuekin talka egin baino lehen itzuri egin dezan. Hona estrategia: Objekturen bat detektatuz gero 30 cm baino gutxiagora, biratuz ausaz ezker edo eskuinera.
Lehenbizi, ultrasoinu-sentsorea gehitu behar diogu Xibot robotari. Horretarako, jarraitu instrukzioei.
Hartu tarte bat eta ahalegindu zaitez zeure kabuz inplementatzen portaera. Ondoren konpara ezazu guk hemen emandako soluzioarekin. Antzekoak al dira?
Programa: objEkidin2.nxc