Koloreen bidez gidatu daitekeen robota jarriko dugu martxan. Horretarako, lehenbizi, kolore-sentsorea gehituko diogu Xibot robotari. Jarraitu sentsoreak gehitzeko instrukzioak, baina ultrasoinuaren ordez, kolore-sentsorea jarriz.
Robota gidatzea erraza izango da. Robotak koloreei erantzun beharko die:
- Berdea: aurrera
- Gorria: gelditu
- Urdina: ezkerretara
- Horia: eskuinera
- Zuria: atzera
- Beltza: ezer ez
Koloreak bistaratzen dituen programa oinarri gisa hartu eta moldatu robota nahieran gidatzeko.