Nola eskaini ‘Lagun ezkutua’ Internet-aplikazio moduan?

Gabonetan gaude, Lagun ezkutua talde bat antolatu nahi duzu koadrilakoekin posta elektronikoren bidez?
Ikus http://lagunizkutua.eus/  edo  http://www.zurelagunezkutua.com/

Pitoizalea zara? Jakin nahi duzu nola muntatu Internet aplikazio oso bat posta elektronikoa eta PuntuEus erabiltzen dituena eta webgune datu-basedunak sortzeko Django web-euskarriaren bidez?
Ikus https://github.com/olatz87/django_lagun_ezkutua

Inplementazio hori ez dago guztiz borobilduta, baina ibili dabil, dena pythonez eginda dago eta di-da batean taldean egin genuen. Gure Python libururako ariketa osagarri ezin-hobea da :-))


Inplementazioaren historia

Azaroaren 17an plazaratu genuen gure 2. python-erronka: Lagun ezkutua
Abenduaren 5ean, Durangoko azokan (Kabi@) saria eman genion Ander Mendiolaren programa irabazleari eta gero denen artean bertsio osatu bat egin genuen:

Lagun ezkutuko programa bera baina Internet-aplikazio oso bat sortuta.
Gainera, zerrendako kide guztien helbide elektronikoa emanda, aplikazioak zerrendako kide bakoitzari mezu elektronikoa bidaliko dio, kide bakoitzak oparia nori egin behar dion jakinarazteko!
Django web-euskarria erabili genuen, posta elektronikoaz liburuan emandako ariketak ere bai, puntu_eus domeinu bat hartu dugu bukaeran.

Sortu dugun aplikazioaren python kode osoa Github-etik jaso dezakezu :
https://github.com/olatz87/django_lagun_ezkutua

lagun_ezkutua_githubEta zuzenean erabil dezakezu hemen: http://lagunizkutua.eus/

Gogoratu: mundu digital globalizatu honetan oraindik posiblea da lagunei liburuak, musuak eta besarkadak oparitzea  😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude