Erronka 2: Lagun ezkutua (zailtasun ertaina)

Bidal ezazu erronka honetarako zure soluzioa pythonueu@gmail.com helbidera. Onenari saria emango diogu (liburu bat) eta blogean argitaratuko dugu bere soluzioa. Baloratuko dena: sinpletasuna eta trinkotasuna.
Ariketa hau ez dago liburuan, bereziki sortu dugu azaroaren 17an Donostiako Tabakaleran Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegiko gure aurkezpenean erabiltzeko. Bertan abiatuko dugu lehenengo ariketa-saio kolaboratiboa. Nahi baduzu parte hartu blog honen bitartez, edo bertatik fisikoki (Donostian, Hirikilabs laborategian)
Erronka2: Kuadrillako “lagun ezkutua”
  • Sarrera: kuadrilla.txt fitxategia, izen zerrenda bat, lerro bakoitzean kide baten izena daukana. Adibidez:
    Leire
    Ander
    Jon
    Ane
    Maite
  • Irteera: Zerrendako kide bakoitzak nori egin behar dion oparia (inprimatuta), zoriz egin behar da eta noski,  kiderik errepikatu gabe, kide bakoitzak opari bakarra egin behar du eta opari bakarra jaso ere. Soluzio asko egon daitezke, lortu bat. Adibidez:
    Nork       Nori
    ---------------
    Leire      Ane
    Ander      Maite
    Jon        Leire
    Ane        Jon
    Maite      Ander

 

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude