Leihora atera, eta hara non, azaroan 8 eta 9an Kultur Leioara joan behar dudan, Leioa, Getxo, Erandio, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Berango eta Uribe Kostako euskara zerbitzuekin batera antolatu dugun Gaztea izan eta euskara ahoan jardunaldira.
- Zer dela eta halako aztoramena gazteak eta euskararen erabilerarekin? Ez dutelako egiten? Zergatik? Zaharrok gehiago egiten al dugu? Hobeto? eta umeek?
- Etorkizuna direlako ote, eta guk hori lotu nahi dugulako?
- Beti gazteak kontrolatu nahian gabiltzalako ote, zilbor-hestea ezin etenik?
- Ez dakitelako al da? Edo balio ez dielako?
- Edota guztia zaharreriak jotako atso-agure koadrila baten kezka gazte izateari utzi dietelako?
Anonimoa says:
Nahikari says:
Jardunaldi horietan entzule bezala egon nintzen eta egia esateko ez ninduten ase. Ez dakit, somatu nuen gazteen falta. Agian teknikariei zuzenduta zegoelako, baina zergatik ez gazteak hizlari bezala?
Niri estrategiek, dinamikek, … ez didate ezertarako balio horiek ez badira martxan jarri. Praktika da behar duguna. Ziur nago hortxe eserita zeuden askok ez direla inoiz gazte batekin egon eta horri buruz hitz egin.
Ez dakit, nire hausnarketa pertsonala da.