‘AI Basque’ sortu dugu GAIA klusterrarekin adimen artifizialaz

AI Basque sortu dugu uda honetan GAIA klusterrarekin. Gure HITZ zentroak hizkuntza teknologian eta adimen artifizialean egiten duen lana esparru lokalean zabalkunde handiago lortu nahi dugu.

AI Basque-rekin adimen artifizialaren (AA) arloan nazioarteko erreferente bat izan nahi dugu, industrian, zerbitzu-sektorean eta administrazio publikoan.

Enpresa, erakunde eta herritarrek adimen artifizialak dakartzan abantailak eta datu-kudeaketa egokia ondo ezagutzea da gure helburua. Esparru ekonomiko eta sozial guztietara zabaldu nahi  dugu ahalegin hau, beste sektore batzuekiko lankidetzan, produktu eta zerbitzu berrien garapena bultzatuz.

AI Basque ekimenean gaudenok gaur egun:

  • ‘Ezagutza eta Teknologia Aplikatuaren Industria’ sektoreko 21 enpresa
  • 3 zentro teknologiko
  • Gaia klusterra
  • eta EHUko Hitz zentroa.

Ikus GAIAk argitaratu duen albistea:

Nace AI BASQUE de la mano del Clúster GAIA y del Grupo Hitz de la UPV-EHU para impulsar la Inteligencia Artificial en Euskadi

Ikus Eusko Jaurlaritzaren albistea:

AI Basque sortu da, Gaia Klusterraren eta EHUko Hitz Taldearen eskutik, Inteligentzia Artifiziala sustatzeko Euskadin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude