Itziar Gonzalez-Dios hizkuntzalari konputazionala (Zientzia Kaiera)

Unibertsitateko Ikerlarien lanak dibulgatzen dituen Zientzia Kaiera guneak Itziar Gonzalez-Dios ixakidean jarri zuen arreta pasa den martxoan.

“Hibridoa naiz (eta harro nago)” dio Itziarrek bere buruaz. KonItziar Gonzalez-Diostrako jo ohi diren bi mundu batzen ditu bere jardunean: hizkuntzalaritza (Letrak) eta informatika (Zientziak). Aleman Filologian 2011n lizentziatu ondoren, Hizkuntza Prozesamenduan Masterra masterra egin zuen 2012an. Hibrido bat dela aitortzen du artikuluan, umoretsu: “Hala deitzen diogu gure buruari Ixa taldeko kideok”.

2016an aurkeztu zuen bere tesia:  euskarazko testu konplexuak automatikoki sinplifikatzeko proposamen bat. Hitz arraroak edo egitura sintaktiko luze eta zailak automatikoki ulergarriago bihurtzea da bere ikerketaren helburua. 2014an #Txiotesia2 lehiaketa irabazi zuen bere tesi-lana 6 txiotan kontatuta.

Egun, Bilboko Ingeniaritza eskolako Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean ari da. Geroztik, irakaskuntzan eta ikerketan dabil.

Elhuyarreko Ana Galarraga  izan da Kaierako artikuluaren egilea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude