Euskararen sintaxi konputazionala (Maria Jesus Aranzabe, Kultura Zientifikoa)

UPV/EHUko “Kultura Zientifikoa” Katedrak gure ikertaldeko kidea den Maria Jesus Arantzaberekin bideo bat grabatu du Hizkuntza-teknologiaz eta sintaxi konputazionalaz.

Hau da bideo-albistea: “Hizkuntza-teknologiak ezinbesteko tresna dira euskara bultzatu nahi baldin badugu

Sintaxiak esaldiaren egitura zein den eta esaldi horretako elementuak nola eta zein hurrenkeran azaldu diren aztertzen ditu.
Sintaxia funtsezkoa da morfologiaz harantzago joan nahi duten aplikazio eta tresnak garatzeko: dokumentu-bilatzaileak, galdera-erantzunen sistemak, itzulpen automatikoa, testuen sinplifikazioa, testuen laburpena eta abar.

Zuhaitz-bankuak sintaktikoki etiketatutako corpusak dira.
Dependentzia sintaktikoak hizkuntza guztietan modu berean etiketatu nahi dira dependentzia   unibertsalen bitartez. Euskaraz ere lortu dugu hori.

Gaiari buruz gehiago jakin nahi duenarentzat, master bat hasiko da urrian: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude