Ixa Taldearena da Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017ko 3 artikulu onenetako bat

Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017an argitaratutako 3 argitalpen onenen artean aukeratu dute Arantza Casillas, Koldo Gojenola, Maite Oronoz eta Alicia Perez IXAkideek idatzitako artikulu bat.

Artikuluaren izenburua “Semi-supervised medical entity recognition: A study on Spanish and Swedish clinical corpora” da, hau da: Semi-gainbegiratutako entitate medikoen antzematea: espainieraz eta suedierazko corpus klinikoen gaineko azterketa bat.
Suediako Stockholm-eko Unibertsitatearekin lankidetzan egindako ikerketa baten emaitza da artikulua, Biomedical Informatics aldizkarian 2017an argitaratu zena. Egile guztiak hauek dira:  Pérez A, Weegar R, Casillas A, Gojenola K, Oronoz M, eta Dalianis H.

Bilaketa bat egin zen PubMed eta Association of Computational Linguistics Antology datu-base bibliografikoetan. Emaitza klinikoetara lortzearren testu klinikoen gainean egindako azterketak bilatu ziren. Guztira 709 artikulu automatikoki sailkatu ziren eta eskuz berrikusi ziren. Arloko editoreek 15 artikulu onenak hautatu zituzten, eta gero kanpoko ebaluatzaile independenteek aukeratu zituzten testu klinikoen prozesamenduko hiru paper onenak.

Epaileek esan dute artikuluak
suedierazko eta gaztelaniazko testu klinikoetan izendatutako entitateen ezagutza jorratzen duela; eta gainera, metodo aldetik egindako ekarpena azpimarratzen dute entrenamendurako datu gutxi duten testuinguruetan erabilgarria delako, hau da, ingelesa ez den beste hizkuntza batzuetan edo mediku espezialitate berri batean gertatzen denean.

Aukeratze prozesua “Yearbook of Medical Informatics” aldizkarian argitaratu dute Aurélie Névéol-ek eta Pierre Zweigenbaum-ek arttikulu honetan: “Expanding the Diversity of Texts and Applications: Findings from the Section on Clinical Natural Language Processing of the International Medical Informatics Association Yearbook“,

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude