Google-sari bat Eneko Agirre ixakidearentzat

Orotara 80.000 dolarreko laguntza ekonomikoa jasoko du adimen artifizialean ikertzeko, konputagailuarekin elkarrizketan Interneten dagoen informazioa lortzeko sistemak sortuko dira proiektuan.

Horren elkarrizketa erreal asko eta asko jaso beharko dira, gero horiekin eredu automatikoak sortzeko.

Proiektua ingelesez egindako elkarrizketetan oinarrituta egon, beste hizkuntza batzuk ere landuko dira. Euskaraz ere bai.  Lagundu nahi duzu euskarazkoekin? Aski da http://ixa.eus/lagundu webgunean sartu eta izena ematea.
Bildutako elkarrizketak hizkuntzaren prozesamenduko masterreko ikasleentzako material ezin hobea izango da.

Irakurri artikulu osoa Campus aldizkarian: Eneko Agirre irakasleak Google erakundearen ikerketa sarietako bat lortu du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude