Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada (CLA) zentroko sortzaileetako bat izan zen Vitelio Ruiz Hernández irakaslea apirilaren 16an hil zaigu 91 urterekin.
Ixa taldetik agur eta ohore.
Geratzen zaizkigu zuen ekarpenak:
- Diccionario Básico Escolar Cubano (DBE) hiztegia, Ixa eta CLAren artean sortutakoa.
- Centro de Lingüística Aplicada zentroa. Vitelio sortzaileetako bat izan zen, Eloína Miyares Bermúdez emaztearekin batera. Zentroak 2011. urtean 40 urte bete zituen.
- Orain arte antolatu diren 16 Simposioak, Eloína ere antolatzaile izan zen. Hainbatetan izan gara partaideak Ixakideak.
IXA taldea lankidetzan aritu izan da azken 17 urteetan CLA ikergunearekin. Hortik atera da, adibidez, Diccionario Básico Escolar (DBE) hiztegi hori (digitala eta paperezkoa). Hiztegia XMLz kodetuta dago, eta hiztegiak editatzeko Ixa taldean garatu zen leXkit izeneko ingurunea erabiltzen da.
Agur Vitelio (eta Eloína), jarraituko dugu lanean CLArekin.
Iruzkinak (1)