Itzulpengintza automatikoaren hirugarren belaunaldia garatzen ari da. Garai batean erregela linguistikoetan oinarritutako sistemak ziren nagusi (RBMT teknologia), azken hamarkadan, berriz, estatistikan oinarritutako sistemak gailentzen joan dira (SMT teknologia), eta azken bi urtetan neurona-sareetan oinarritutako sistemek hobekuntza kualitatiboak lortzen ari dira (NMT teknologia), teknologia hau ikergai nagusia bihurtuz itzulpengintza automatikoaren arloan. Jardunaldi honetan teknologia horren azken aurrerapenak aurkeztu nahi ditugu, euskararen gainean lortu ditugun emaitzak barne.
NMT teknologian ikertzea eta, are gehiago, erronka handia den euskararen itzulpen automatiko onargarrira iristea da Modela proiektuaren helburua. Modela proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta honako erakundeak dira partaideak: Ametzagaiña, Elhuyar, ISEA, UPV/EHUko Ixa taldea eta Vicomtech/IK4.
Gonbidatua:
Jardunaldi honen gonbidatu nagusia Kyunghyun Cho (Center for Data Science, New York University), ikerlari ezaguna da. NMT arloan aditu erreferentziatuenetako bat da, Google saria jaso du gai horretan eta hizlari bikaina ere bada.
Noiz: 2017ko maiatzaren 29, goizeko 11.00etan
Non: EHUko Informatika Fakultatea, ManuelLardizabal 1, 20018 Donostia (mapa)
Hizkuntza: ingelesa
Programa:
11.00-11.15: Sarrera eta proiektuaren aurkezpena
11.15-12.30: NMT (Kyunghyun Cho)
12.30-13.15: Modela proiektuaren lehen emaitzak
Babesleak: Modela proiektua, TAdeep proektua eta UPV/EHUko Gipuzkoako errektoreordetza
Biharamonean 15:00ean, maiatzak 30, HAP masterreko ikasleekin arituko da Kyunghyun Cho irakaslea.
Bideoak eta gardenkiak:
- Itzulpengintza automatiko neuronala Ikerketa-jardunaldi irekia Kyunghyun Cho adituarekin (2017/05/29)
- Neuronal Machine Translation Open workshop with Kyunghyun Cho (video)
- Neuronal Machine Translation Open workshop with Kyunghyun Cho (pptx)
Sponsors: Modela project, TAdeep project and University of the Basque Country
Iruzkinak (2)