Argitalpena: Sistema itzultzaile hibridoa sintaxiak gidaturikoa

A hybrid machine translation architecture guided by syntax
Horixe da Springer argitaletxeko Machine Translation Journal aldizkariak argitaratu berri duen gure artikulu baten izenburua.MTJournal_SMatxinTIxa taldea eta Bartzelonako TALP zentroa lankidetzan ibili ginen OpenMT-2 proiektuan 2009-2012 urteetan. Eta artikulu hau da proiektuko horren azken emaitza.

Espainieratik euskarara itzultzen duten bi sistema oso diferente elkarrekin lanean jartzea izan da gure helburua. Itzultzaile automatiko horietako bat estatistikoa da (EUSMT), bestea erregeletan oinarritutakoa (Matxin). Biak batzen dituen sistema hibridoak hasieran esaldien analisi sintaktikoa egiten du, erregeletan oinarritutako sistemak egiten duen bezala, baina gero egitura sintaktikoaren osagai bakoitza modu batera eta bestera saiatzen da itzultzen. Bukaeran prozedura estatistiko bat erabiltzen du itzulpen posible guztien artean hoberena hautatzeko.

SMatxinT_arkitektura

Itzultzaileen ebaluazioa neurri automatikoekin egin dugunean sistema hibridoa izan da onena, argi eta garbi. Hortaz, arrakastatsua izan da gure proiektua.

Baina eskuzko ebaluazioa egin dugunean gizakiek Matxinen itzulpenak nahiago izan dituzte sistema estatistikoarenak edo hibridoarenak baino. Hor, beraz, itzulpengintza automatikoan dagoen konpondugabeko arazo batekin egin dugu topo: ebaluaziorako neurri estatistikoak eta giza-ebaluatzaileak beti ez dira bat etortzen. Ebaluazio automatikoa merkea da, baina ez guztiz sinesgarria, eta maiz erabiltzen da ikerketan 🙁   Giza-ebaluatzaileen iritziekin bat etorriko diren neurri automatiko hobeak asmatzeko daude!

Ederra lankidetza TALP zentrokoekin izan duguna (). Orain Tacardi proiektuan gabiltza elkarrekin.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude