Txillardegiren irakaspenak (eta VI)

     Jose Luis Alvarez ikertzaileak aurkitu eta azaldu zuen hizkuntza gutxituaren erabilera-funtzioa. Hau da, bai enpirikoki, erabileraren neurraldietan bildutako datuetan oinarrituta, zein teorikoki, zehaztutako funtzioari jarraituz, Txillardegik azaldu zuen hizkuntza gutxituaren erabilera zertan datzan eta nola interpretatu daitekeen. Hizkuntzaren erabilera sozialaz mintzo gara. Hizkuntzaren presentzia eta erabileraren fenomenoak neurtu daitezkeelako. Are gehiago, sarritan eta modu askotan neurtu izan da euskararen erabilera.

     Elebidunen proportzioa eta hizkuntza gutxituaren erabileraren arteko loturaren bat dago eta sistematikoki elebidunen proportzio jakinari erabileraren maila jakina dagokio. Hau da, badagoela egon funtzio azalgarriren bat elebidunen proportzioa eta euskararen  erabileraren artean. Zein da euskararen erabileraren funtzio hori?

        Irakaslearen ideiak azaldu nahian ondorengo diapositiba sorta prestatu eta aurkeztu nuen:  Txillardegi 2012

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude