Su-etenaren etenaz

Beheko hau idatzi du Imanol Muruak Berriako bere blogean. Hona ekarri dut bat natorrelako bere analisiarekin.

Euskal Herritik kanpo harrapatu nau zoritxarreko berriak. Hauxe besterik ez, itzuli bitartean, urrutiko ziberkafe honetatik.

1-
“Prozesuaren alde” eskatu du botoa ezker abertzaleak, kanpaina osoan,
ANVrentzat. “Prozesua herritarren babesarekin hornitzeko”.
2- 187.000 botoak ezker abertzaleak “prozesuaren alde” egindako lanaren
saria zirela esan zuten ezker abertzaleko buruzagiek hauteskunde ostean.
3- Botoak “prozesuaren alde” bildu eta bost egunera, prozesua hautsia
dagoela eta ibilbiderik ez duela esan zuen ezker abertzaleko talde
negoziatzaileak.
4- Prozesurako baldintzarik ez dagoelako su-etena hautsi du ETAk.

Jakin nahiko nuke, ANVren 187.000 boz emaileen artean, zenbatek daukaten adarra jo diotelako sentipen amorragarria.

Iruzkinak (2)

  • Ba nik ere ANVren alde bozkatu nuen. Eta erabakia gogorra iruditu eta berarekin bat ez etorri arren, ez daukat sentipen hori.Adarra jotzen didate (hala sentitzen dut nik) bakeaz hitz egin eta ezker abertzalekook zein gaiztoak garen behin eta berriz errepikatzen duten horiek; errealitatean egoera aldatzeko ezer egiten ez duten bitartean, eta errepresioa nahiz zinegotzi eta abarren lapurreta justifikatzen duten bitartean.Ze mania! ANVn -ezker abertzalean- posizio desberdinak daude borroka armatuaren inguruan. Baina nik garbi daukat, gaitzespenarekin ez litzatekeela ezer lortuko. Eta gainera, zein legitimitaterekin eskatzen dira gaitzespen horiek?Beno, betiko moduan gaudela, baina ez ETArengatik soilik, nire ustez. Beraz, akordio eta elkarrizketa politikoa baino beste biderik ez dago. Horri eutsi behar diogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude